Berriak Lehendakaritza
Eu

Felipe VI Erregea eta lehendakaria Familia Enpresaren Nazioarteko XVIII Kongresuan egon dira

2015.eko urriak 26
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Kudeaketa modernizatzeko, egokitzeko eta profesionalizatzeko egindako ahalegina aitortu die Urkulluk

Felipe VI Erregea eta Iñigo Urkullu lehendakaria Familia Enpresaren XVIII. Biltzarraren inaugurazioan izan dira, Bilbon. Bostehun bat familia-enpresari bildu dira han, «Hazkundea eta Enpleguaren Sorrera» goiburupean, autonomia guztietako ekoizpen-ehunaren ordezkari.

Lehendakariak adierazi du Eusko Jaurlaritzak familia-enpresaren alde –hau da, ekonomiaren arimaren alde– egiten duela. Urkulluk kudeaketaren arloa modernizatzen, egokitzen, eraldatzen eta profesionalizatzen egin duten ahalegina aitortu die. «Jarrera horri esker, ehunka enpresa finkatu da testuinguru lehiakor, teknologiko eta globalizatuan» ziurtatu du.

Enpresen foroaren aurrean, lehendakariak gogorarazi du itxaropen ekonomikoak «baikorrak, baina zalantzazkoak direla oraindik»; horiek horrela, adierazi du Eusko Jaurlaritzak berea duela «egonkortasuna bermatu eta konfiantza sortzeko» konpromisoa. Ildo horretan, eta Kontzertu Ekonomikoa auzitan jartzeari dagokionez, Urkulluk berriz esan du erakundearteko itunaren espiritua berreskuratu nahi duela: «aniztasunaren eta pluraltasunaren begirunea, elkarren aintzatespena eta errealitate plurinazionalaren onarpena ekarriko duen akordio bat».

Ekitaldira bertaratutako agintarien artean, honako hauek izan dira: Eusko Legebiltzarreko presidentea, Bakartxo Tejeria; Gobernu zentralaren ordezkaria, Carlos Urkijo; Bizkaiko ahaldun nagusia, Unai Rementeria; Bilboko alkatea, Juan María Aburto; Bizkaiko Batzar Nagusien presidentea, Ana Otadui, eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako sailburua, Arantxa Tapia.

Biltzarraren lehen jardunaldian, Juan José Canok, Espainiako KPMG Familia Enpresako bazkide arduradunak, Familia enpresaren 2020ko ikuspegi bat azterlana aurkeztu du, halako konpainien negozio eta kudeaketa ereduen elementu bereizgarriak ikertzeko azterlan bat, hain zuzen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)