Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Galiziako Etxeen Ermandadearen 30. urteurrenean izan da

2015.eko urriak 24
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakaria Euskadiko Galiziako Etxeen Ermandadearen 30. urteurreneko ekitaldietan izan da, Bilboko Campos Elíseos antzokian. Ekitaldian, Euskadik eta Galiziak historian zehar jasotako elkartasuna itzultzeko deia egin du lehendakariak, bi herriek emigrazioa eta immigrazioa ederki asko ezagutu dituztela gaineratuta.

Lehendakariak esan du gaur egun beste herrialde batzuetako gazteak ere iristen direla, errefuxiatuak eta etorkinak; azken finean, aukera baten bila datozen pertsonak. «Eskuzabal izan behar dugu, jaso dugun elkartasuna adierazi haiei, pertsonen, herrien eta kulturen arteko bizikidetza aberasteko konpromisoa erakutsi», adierazi du. Alde horretatik, pertsonen, herrien eta kulturen arteko bizikidetza errazteko konpromisoa azaldu du Urkulluk, betiere aniztasuna errespetatuta.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)