Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Euskotrenek bidaia-txartel bakarraren ezartzea bultzatzen dute

2015.eko urriak 23

BAT-BARIK-MUGI lurralde Txartelen interoperabilitateak, 2014an hasitako ekimena, Garraioaren Bidaia-txartel bakarraren garapena izateko aukera ematen du. Hori guztia Euskadiko Garraio Agintaritzak (EGA) sustatuta

Eusko Jaurlaritzak eta Euskotren Sozietate Publikoak, garraioaren Bidaia-txartel Bakarraren ezartze prozesuan beste urratsa bat eman dute, izan ere Euskotrenek operatutako Bilbo-Donostia-Hendaia eta Amorebieta – Bermeo adarreko tren zerbitzuetan BAT (Araba), BARIK (Bizkaia) eta MUGI (Gipuzkoa) kontaktu gabeko txartelen interoperabilitate ezarpen lana eskaini dute. Euskotrenek 2016ko lehenengo seihilekoan zehar abian jartzea aurreikusten du .

Ekintza hau prozesuaren aurreko erronkei gehituko zaio, izan ere honek hiritarrentzako Euskotreneko ondorengo garraio zerbitzuetan aipatutako txartelak erabiltzeko aukera egon da: Bilboko Tranbia, Larreinetako
Funikularra, Gasteizko Tranbia, eta Bilbo – Donostia – Hendaia lineako Ermua Elgoibar tartea.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak sustatuta, Euskadiko Bidaia-txartelaren ezartzea Euskadiko Garraio Agintaritzan (EGA) dagoen helburuetariko bat da.

Helburu hau Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden hiru bidaia-txartel moten barruan jaio zen, eta horietako bakoitzak definizio bat eta aritzeko era desberdinak ditu.

Sistemen artean dauden desberdintasunak kontuan izanda, eta bateratutako tarifa politikak batzen zuen alderdi desberdinak, eta baita lortu beharreko akordioak ere eta horrek ekar zitzaken prozesu luzea dela eta, Euskadiko Garraio Agintaritzak Euskadin Bidaia-txartel bakarraren hurbilpena modu eraginkor batean sustatzea erabaki zuen. Hori guztia lehen eszenatoki komun bat gauzatuko duen Masterplan edo ibilbide orri baten definizioaren bidez.

Eszenatoki hau sistemen egungo egoera eta operatiboa bere gain hartzeagatik eta errespetatzeagatik bereizten da, dagozkien erakundeen eskumena, eta baita hiritarren mugikortasuna mesedetu ere. Honek egungo bidaia-txartel bakarren erabilera gainerako lurralde historikoetara luzatuko du, hori guztia hiru lurralde historikoetan tarifa integrazio esparruan etorkizuneko bilakaeren kalterik gabe.

Masterplanaren lanketarekin batera, eta bilatutako helburuaren lortzerantz urrats bat emateko xedearekin, interoperabilitatearen hiru proiektu pilotu abian jartzea adostu zen, bat lurralde bakoitzean:

• Interoperabilitatea Bilboko Tranbian (Bizkaia): BAT-BARIK-MUGI interoperabilitatea 2014ko uztailaren 30ean jarri zen.


• Interoperabilitatea Gasteizko Tranbian (Araba): BAT-BARIK interoperabilitatea abian jartzea 2014ko abenduaren bukaeran, eta BAT-BARIK-MUGI, 2015eko maiatzaren hasieran.


• Inetroperabilitatea DBUSen (Gipuzkoa): BAT-BARIK-MUGI interoperabilitatearen aurreikuspena 2016ko lehenengo seihilekorako aurreikusita dago.


Eusko Jaurlaritzak eta Euskotrenek Euskotreneko trenbide zerbitzuen Linea Orokorrean BAT-BARIK-MUGI interoperabilitatearen ezartzea bultzatzea erabaki dute eta abian jartzea 2016ko lehenengo hiruhilekoan zehar aurreikusita dago. Linea Orokor hau interoperabilitate esparruaren barruan elementu klabea da, izan ere hau etengabe Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetatik zehar ibiltzen da.

Berezitasun honek kontuan hartzeko kasu berezi bakarrean bilakatzen du eta Masterplanean salbuespen bezala kontuan hartuta dago Euskadiko garraio sistemaren barruan, eta lurralde barruko bidaientzako Euskotren operatiboa garraio operadore berak zehaztuko du, eta gainera operadore honek hiru lurralde historikoetan eskaintzen du zerbitzua.

Euskadin Bidaia-txartel bakarraren ezartzeak hiru lurraldeetako hiritarrak batzeko aukera ematen du, garraio publikoa sustatuz burutzeko gehigarrizko balioarekin, mugikortasun iraunkor ikuspegi batetik etekinen alde dena. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Euskal Autonomia Erkidego osorako lehentasun bezala hiritarrek ordainketa sistema bat izatea ezarri du.


Proiektu honetan Metro Bilbao ere lanean dihardu eta 2016. urtetik aurrera BAT-BARIK-MUGI txartelen interoperabilitatea egi bihurtuko da.

Beste alde batetik, Donostia eta Baiona arteko loturak etorkizuneko ezartzeetan ere posibleak izango dira, Euskotren lanean ari den proiektuari esker, Eurolurraldearen barruan, hau da, Akitaniako lurraldea eta Eusko Jaurlaritza.

Euskotreneko trenbide zerbitzuen Linea Orokorrean BAT-BARIK-MUGI interoperabilitatearen ezartzerako eskaintzaren enpresa esleipendunak bere eskaintzan interoperabilitate horren ezartze zuzenerako beharrezkoak diren garapen ingeniaritzaren eta proben software eduki guztiak sartu beharko ditu.


BAT-BARIK-MUGI

BAT txartela kontaktu gabeko txartela da txiparekin, Gasteizko hiri barruko garraioan erabiltzen dena, eta horrek garraio interoperabilitate tituluak sar ditzake gero Tranbian (Euskotren) eta hiriko hiri barruko autobusetan (Tuvisa) erabili ahal izateko. Txartel hori gaur egun Euskotrenek igortzen du, BAT txartelaren Erakunde Kudeatzaile (BEK) bezala.

Arabako Foru Aldundiak BAT sartuta dagoen tarifa sistemara garraio publikoen zerbitzuak sartzea erabaki du (linea orokorrak eta eskatzen diren zerbitzuak), eta mailaz mailako ezarpena joan zen ekainaren bukaeratik aurreikusita egon da, emakida berriak zerbitzuan jartzen joaten diren neurrian.

Barik txartelari dagokionez, Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) ematen duen kontaktu gabeko txartela da, eta sistemarekin bat egin duten zenbait garraiobidetan erabili daitezkeen garraio tituluak jasotzen ditu: Metro Bilbao, Euskotren (Trena eta tranbia), Bilbobus, Bizkaibus, RENFE, Erandioko, Etxebarriko eta Barakaldoko hiri barruko autobusak, Artxandako eta Larreinetako funikularrak, Zubi eskegia, Ereagako igogailua eta Bizimeta.

Amaitzeko, ukipenik gabeko MUGI txartelak, Gipuzkoako Garraio Lurralde Agintaritzak (GGLA) emandakoak, zerbitzu motaren eta ibilbidearen arabera garraio modu bakoitzean egindako bidaiak deskontatzeko aukera ematen duen barne diru-zorroa du. Sistema hori Euskotrenen, Lurraldebuseko autobusetan eta Donostiako (DBUS), Errenteriako, Irungo, Arrasateko, Hernaniko, Eibarko eta Zarautzeko hiri barruko autobusetan dago ezarrita. Halaber, RENFEn ere ezarrita dago, baina MUGI txartela, estatuaren esku dagoen operadorea jabe den titulua eskuratzeko ordainketa modu gisa baino ez da onartzen.

Euskadiko Garraio Agintaritzak bultzatutako BAT-BARIK-MUGI interoperatibitatea, ukipenik gabeko hiru garraio txartelak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurraldeetan era gurutzatuan erabiltzeko aukera gisa definitzen da, Eusko Jaurlaritzak, Euskotrenek, Arabako Foru Aldundiak, Bizkaiko Garraio Partzuergoak eta Gipuzkoako Garraio Lurralde Agintaritzak osatutako goi mailako lan taldeak egindako Definizio Funtzionaleko dokumentuan ezarritako baldintzetan.


Aurretik aipatutako dokumentuan lurralde bakoitzeko tarifa sisteman parte hartzen duten alderdiak definitzen dira: erlazio mota, moduaren nondik norakoa, txartelak, tituluak, prozesuak eta elementuak (gailuak, aplikazioak eta protokoloak).


BAT-BARIK-MUGI interoperatibitatea Euskotreneko tren zerbitzuen Linea Orokorrean ezartzeko proiektuaren barruan erlazio zuzena ezartzea aurreikusten da Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen operadore publikoaren eta txartel bakoitzaren konpentsazio zentroaren artean. Horrela, transakzio trukaketa egingo du txartel bakoitzaren jabe den partzuergoarekin/agintaritzarekin, erabiltzaileak Linea Orokorrean egin duen bidaia bat edo beste izan bada ere.


Prozesu horretan, hiru txartelen interoperatibitatea Euskotrenen Bilbo-Donostia-Hendaia eta Amorebieta-Bermeo adarra tren zerbitzuetan ezarri ondoren, erabiltzaileek txartel hauek erabili ahal izango dituzte:

 

1. BARIK txartela:

• Barik Kide Anonimoa (argazkirik gabeko txartel zuria).
• Barik Kide Pertsonalizatua (txartel zuria argazkiarekin).
• Barik Giza (txartel gorria).

Gaur egun, hiru BARIK txartel motak, BARIK sistemaren baldintzapean, Euskotrenen Linea Orokorreko zerbitzu hauetan bidaiatzeko erabili daitezke: Bilbo-Donostia (Debaraino) eta Bilbo-Bermeo.


2. BAT txartela:

• Bat Orokor Anonimoa (argazkirik gabeko txartela).
• Bat Orokor Pertsonalizatua (txartela argazkiarekin).
• Bat Berezia (txartela argazkiarekin).

Gaur egun, BAT txarteletatik bat ere ezin da erabili Euskotrenen Linea Orokorreko tren zerbitzuetan.


3. MUGI txartela:

• Mugi Anonimoa (argazkirik gabeko txartela).
• Mugi Pertsonalizatu ohikoa (txartela argazkiarekin).
• Mugi Pertsonalizatua taldeentzat (txartela argazkiarekin).

Gaur egun, hiru MUGI txartel motak, MUGI sistemaren baldintzapean, Euskotrenen Linea Orokorreko zerbitzu hauetan bidaiatzeko erabili daitezke Hendaia eta Ermua artean.


Definizio Funtzionaleko dokumentuak beste alderdi batzuk ere jasotzen ditu, taldean egindako bidaiak, talde onuradunak, saldoen kudeaketa (saldo negatiboa, kortesiazko saldoa, itxi gabeko bidaietarako penalizazio saldoa), eta bestelako prozesuak (birkarga, balioztapena, bidaia irekien erregularizazioa, informazioa eta kontsulta, ikuskapena, intzidentziak, segurtasuna eta konpentsazioa eta likidazioa).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko