Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek datorren azaroaren 2an txorierriko zerbitzua aldatuko du lezama eta lutxana arteko eskaintza handituz jende gehien dagoen orduetan

2015.eko urriak 23

Artxandako tunelaren lanak Loruri eta La Ola artean trenen zirkulazio mozketa ekarriko du, autobusen ordezko zerbitzua ezarriz

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren astelehenetik, azaroaren 2tik aurrera, Txorierriko zerbitzua aldatuko du, Artxandako tunelaren lanak direla eta. Lan hauek Euskal Trenbide Sarea – Red Ferroviaria Vasca erakundeak (ETS) zuzenduko ditu, Metroaren 3. Lineako eraikuntza lanen barruan.  

Lanen fase honetan, Euskotrenek eskainitako zerbitzuaren berritasun nagusiak ondorengo hauek izango dira:

1.     Lezama – Lutxana tartean tren zerbitzua handitu, 20 minutuko maiztasuna sartuko da lanegunetako jende gehien dagoen orduetan: 6:00ak eta 10:00ak bitartean eta 14:00ak eta 20:00ak bitartean, gutxi gorabehera. Eskaintzaren zabaltze honek era berean Zamudio eta Teknologia Elkartegiaren artean autobus lotura zerbitzuaren ordutegien aldaketa ekarriko du, Teknologia Elkartegitik autobus zirkulazioen kopurua handituz.

2.     Loruri – La Ola tartean tren zirkulazioaren mozketa beharrezkoa egiten denez, Euskotrenek autobusen ordezko zerbitzua eskainiko du, egun osoan zehar 60 minutuko maiztasunarekin, geraleku bietan jatorria eta helmuga dute joan-etorriak erraztuz.

3. Linea eraikitzeko burutzen diren lanek, Txorierri benetan metro sarean sartzea ekarriko dute. Joan zen 2015eko ekainaren 1etik aurrera Zazpi Kaleetako geltoki intermodalaren eraikuntza eta Matiko eta La Ola arteko tren lotura, Artxandako tunelaren bitartez, Txorierriko gaur egungo zerbitzua baldintzatzen duten jarduera nagusiak dira.


AUTOBUSEZ ESKAINITAKO ORDEZKO ZERBITZUA LORURI - SONDIKA

Autobusez eskainitako ordezko zerbitzuak azaroaren 2tik aurrera zirkulatuko du 60 minuturik behin, noranzko bietan. Lanegunetan, lehenengo zirkulazioak Loruritik 5:37an irtengo dira eta 6:21ean Sondikatik. Azkenak 22:37an irtengo dira Loruritik eta 23:20an Sondikatik.

Larunbat, igande eta jaiegunak direla eta, lehenengo zirkulazioak 7:37an burutuko dira Loruritik eta 8:01ean Sondikatik. Azkenak 22:37an irtengo dira Loruritik eta 23:21ean Sondikatik.

Autobus zerbitzu berri honen geralekuak ondorengo puntuetan kokatuta egongo dira:

•     Loruri: Uribarri kalea, 33.
•     La Ola: Bizkaibuseko geralekuan.
•     Sondika: geltokiaren aurrean.

Lanak direla eta ukitutako tartean zerbitzuaren aritzeko era ondorengo hau izango da, tren-busa garraio aldaketak burutzean:

    Sondika baino harago garraiatzen duten pertsonek, Lorurirantz, Sondikan trenetik busera burutu beharko dute garraio aldaketa, eta autobusak helmugaraino eramango ditu.

    Kontrako noranzkoan bidaiatzen duten pertsonek, Loruri eta Sondika artean Lezamarantz, beraien bidaia autobusean hasiko dute jatorrizko geralekutik, (Loruri edo La Ola), eta kasu honetan autobusak helmugaraino eramango ditu, trenera garraio aldaketa egin beharrik gabe. Autobus hauek Bizkaibuseko helmugako geralekurik hurbilenetan geratuko dira. Sondikatik aurrera, autobusak erabiltzaileen jaitsiera errazteko bakarrik geratuko dira.

Beste alde batetik, larunbat gauean zerbitzuan dauden trenak La Olan geratuko dira.


ZERBITZU KONBINATUA TRENA-AUTOBUSA ZAMUDIOKO TEKNOLOGIA ELKARTEGIRA

Datorren azaroaren 2tik aurrera, Teknologia Elkartegia eta Zamudioko geltokiaren artean daukan zerbitzu honen ordutegia ondorengo hau izango da:

     Astelehenetik ostiralera lanegunetan, Lutxanatik datozen trenak Zamudioko geltokira ondorengo orduan iritsiko dira  7:18, 7:38, 7:58, 8:18, 8:38, 8:58 eta 9:18, Teknologia Elkartegira autobusez joan-etorriaren jarraipena erraztuko dute eta horretarako zirkulazioak Zamudiotik irtengo dira aipatutako trenak iritsi ondoren.

    Astelehenetik ostegunera lanegunetan, Teknologia Elkartegitik Zamudioko geltokira autobusen irteera ordutegia ondorengoa izango da: 16:05, 16:25, 16:45, 17:05, 17:25, 17:45, 18:05, 18:25, 18:45, 19:05, 19:25 eta 19:45.

    Ostiral lanegunetan, Teknologia Elkartegitik autobusen irteera ordutegia ondorengoa izango da: 13:15, 13:45, 14:05, 14:25 eta 14:45.

Teknologia Elkartegiaren barnealdean, autobusek geldialdia burutuko dute ondorengo puntuetan: 809. Eraikina Euskaltel, Azti Eraikina 609 Geldos, 700. Eraikina Labein, 801. Eraikina Biogune, 226. Eraikina, 201. Eraikina Biribilgunea, 101. Eraikina Itsasontzia, 105. Eraikina Biribilgunea eta 300. Eraikina ITP.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotreneko 902 543 210 telefono zenbakia dute. Horrez gain, geltokietan eta geralekuetan ere informazioa jaso dezakete eta baita www.euskotren.eus konpainiaren web gunean eta twitterreko @euskotrenejgv esteka ere erabil ditzakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko