Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Etxebizitza sektoreak 300 erreklamazio inguru izan ditu urteko lehen zazpi hilabeteetan

2010.eko uztailak 29

Osasun eta Kontsumo Sailak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialak Lankidetzako Hitzarmena sinatu dute hiritarren eskubideak defendatzeko etxebizitzaren inguruko kontuetan.

Hitzarmenak lankidetza, kooperazio eta koordinazioko programa ezartzen du, berme handienarekin, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak defendatzeko etxebizitzaren inguruko kontuetan.

Horrela, izapidetutako erreklamazio eta zehapen prozedura guztiek beharrezko laguntza izango dute espedientearen jarraipenean behar diren azterketak egiteko eta peritu txostenak jaulkitzeko.

Urtean zehar, Kontsumo Zuzendaritzak 295 erreklamazio izapidetu ditu, eta horietatik %75ek zerikusia dute erosketa prozesu eta salmenta promozioekin. Gainontzeko %25, orotara 68, konponketa eta gremioekiko harremanei buruzkoak dira.

Hitzarmen honek ez dio betebehar ekonomikorik eragiten Osasun eta Kontsumo Sailari, peritu kolegiatuek egindako lan indibidualengatik ordaindu beharreko ordainsarien ordainketa izan ezik.

Gaur sinatutako hitzarmenak erakunde bien asmoa berresten du pertsona kontsumitzailea babesteko eremuan indarrean den legedia betetzen dela egiaztatzeko, eta era berean, kontrol administratiboko jardueretarako estaldura tekniko zabalagoa eskaintzeko.

Hitzarmena 2010eko abenduaren 31 arte izango da indarrean, eta luzapena izan dezake, bi alderdiek hala adostuta, hurrengo urteetan.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 29a

3 iruzkin
  • @Retroclasica
    2010.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @asesoresbas: El sector vivienda registra cerca de 300 reclamaciones en los siete primeros meses del año: http://ow.ly/2iJxV

  • @ALFONQUINTELA
    2010.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @asesoresbas: El sector vivienda registra cerca de 300 reclamaciones en los siete primeros meses del año: http://ow.ly/2iJxV

  • @asesoresbas
    2010.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    El sector vivienda registra cerca de 300 reclamaciones en los siete primeros meses del año: http://ow.ly/2iJxV

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Rafael Bengoa, Osasun eta Kontsumo Sailburua