Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Gobernuak sindikatuei proposatu die langile publikoek 2016an berreskura dezatela 1.592 benetako orduko lan-urtea, 2000 urtean adostua

2015.eko urriak 23
  • Horrez gain, % 1eko soldata-igoera sartuko da aurrekontu-proiektuan, Euskadiko Administrazioko langile publiko guztientzat, Espainiako gobernuak 2012an kendutako aparteko ordainsariaren beste laurden baten ordainketa eta 2016. urteko aparteko ordainsarien aurrerapena, urtarrilera eta uztailera.
  • Langile publikoen soldata- eta lan-baldintzak hobetzeak 100 milioi euro inguruko inbertsioa eragingo du 2016an.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorrak bilera egiten ari da, goizeko 12:00etatik, Lakuan gaur goizean. Zentral sindikalak deituak izan dira bilerara –ELA, LAB, CCOO eta UGT–; horiek, bada, Euskal Administrazio Publikoko ia 70.000 langileak ordezkatzen dituzte. Gobernuaren aldetik, Funtzio Publikoko sailburuorde Andrés Zearreta eta honako zuzendari hauek izan dira: Juan María Barasorda (Funtzio Publikoa), Estefanía Gordoa (Lan Harremanak), Maite Iruretagoiena (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea), eta Giza Baliabideetako arduradun hauek: Jon Uriarte (Justizia Administrazioa), Jose María Armentia (Osakidetza), Karmele Arias (Ertzaintza), eta Konrado Mugerza (Hezkuntza). 

Eusko Jaurlaritzak honako hau eskaintzen die sindikatuei: 1.592 benetako orduko lan-urtean finkatzea 2016ko lanaldia; hau da, 2000an sindikatuekin sinatutako akordioan ezarritako «35 orduko lan-astea» berrezartzea. Funtzio Publikoko sailburuordeak, Andrés Zearretak, baieztatu duenez, horrez gain, % 1eko soldata-igoera sartuko da 2016ko Aurrekontuen Lege-proiektuan, 2012an Espainiako Gobernuaren aginduz kendutako aparteko ordainsariaren beste % 25aren ordainketa eta 2016. urteko aparteko ordainsarien aurrerapena, urtarrilera eta uztailera.

Neurri horiek 100 bat milioi euroko inbertsioa ekarriko diote Gobernuari 2016an: 8 bat milioi euro 35 orduko lan-asteagatik, beste 50 milioi euro aparteko ordainsariaren % 25agatik, eta beste 40 milioi euro soldata-igoerarengatik.

Hala, Eusko Jaurlaritzak hartutako konpromisoa beteko du –hain zuzen, Espainiako Gobernuak 2010etik funtzio publikoaren arloan dekretatutako murrizketen eraginak samurtzea–, segurtasun juridiko eta zorroztasun ekonomiko handienarekin bete ere.

EGUN LIBREAK

2016an, Euskadiko Administrazio Publikoko langileek sei egun libre edukiko dituzte norberaren gauzetarako. Horrez gain, sindikatuekin batera antzinatasunagatiko egun libreak berriz planteatu-berreskuratzeko egutegi bat prestatzeko konpromisoa hartu du sailburuordeak bileran, bai eta aldi baterako ezintasun egoeran daudenentzako prestazio eta ordainsarien erregulazio berriak ematekoa ere.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko azaroak 05

    ¿No sería mejor dedicar ese importe a crear nuevo empleo público?
    ¿Y ser más exigente con el personal público ya en funciones?

  • @ESANInfo
    2015.eko urriak 23
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)