Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Idoia Mendia izan da Garrido karguaz jabetzeko ekitaldian

2010.eko uztailak 29

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, Idoia Mendiak, alegia, gaur parte hartu du Luis Ángel Garrido Bengoechea EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako lehendakari karguaz jabetzeko izan den ekitaldian. 

Ekitaldia Bilboko EAEko Auzitegi Nagusiko Epaiketa-aretoan izan da eguerdiko ordu batetan eta bertara ere Justiziako sailburuordea joan da, José Manuel Fínez, alegia.

Luis Ángel Garridok Juan Luis Ibarra ordezkatzen du Administrazioarekiko Auzien Salako buru gisa. Hain zuzen ere, berau joan den martxoan EAEko Auzitegi Nagusiko lehendakari bezala hautatu izan zen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia