Berriak
Eu

ZINEXIT, indarkeriaren biktimeei buruzko hausnarketa egiteko lau egun publikoari zabaldutako zinea eta mahai-inguruen bitartez

2015.eko urriak 23

Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako Elkarbizitzaranzko VI. Zine Erakusketa astelehenean, 26an, inauguratuko da ‘Lejos del Mar’ Imanol Uriberen pelikularekin,  emanaldian bere ere izango da.

Informazio gehiago:www.zinexit.net

Eusko Jaurlaritzako Biktima eta Giza Eskubideen zuzendariak ZINEXIT  Elkarbizitzaranzko VI. Zine Erakusketa aurkeztu du gaur goizean. Erakusketa hori Bilbon izango da urriaren 26tik 29ra. Aurkezpenean parte hartuko dute, Octavio González erakusketaren programatzaileaz gain;  Miguel Pérez Bilboko udaleko Berdintasun, Lankidetza eta jaien arloko zerbitzuburuak.

Monika Hernandok azpimarratu du ekimen horrek izan nahi duela “topaketarako eta elkarbizitzarako toki bat tresna zoragarri baten laguntzarekin, produkzio audiobisualaren laguntzarekin, hain zuzen”, eta azaldu du edizio honetan fikzioa eta zine dokumentalaren arteko oreka mantendu nahi izan dela, “beste errealitate batzuetara eta gure ingurune hurbilera begiratuz”.

Elkarbizitzaranzko VI. Zine Erakusketa astelehenean, 26an, inauguratuko da  ‘Lejos del Mar’ Imanol Uriberen azken pelikularekin, bertan izango  da zuzendaria ere.  Pelikula horretaz gain, beste hiru pelikula emango dira hainbat nazionalitatetakoak biolentziaren biktimen gaineko hausnarketa egiten dutenak.

Emanaldiak 19:30ean hasiko dira Azkuna Zentroan (Bilboko Alhóndiga)  eta ondoren publikoari zabaldutako mahai-inguruak izango dira protagonistekin eta gonbidatuekin. Sarrera librea eta doan da dagoen aforoa bete arte.

Zinexit erakusketa Eusko Jaurlaritzako Biktima eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatzen du eta helburu gisa du duintasunean eta giza eskubideen errespetuan oinarritutako bakearen eta elkarbizitzaren kultura sustatzea.

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @soylalarva
    2015.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: ZINEXIT, cuatro días para reflexionar sobre las víctimas de la violencia a través del cine y coloquios abiertos ... htt…

  • @LauraGonzalezGr
    2015.eko urriak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: ZINEXIT, cuatro días para reflexionar sobre las víctimas de la violencia a través del cine y coloquios abiertos ... htt…

  • @FernandezJonan
    2015.eko urriak 25

    Comentario de Twitter:
    ZINEXIT, indarkeriaren biktimeei buruzko hausnarketa egiteko lau egun publikoari zabaldutako zinea eta mahai-ing... https://t.co/qyzGietV9X

  • @FernandezJonan
    2015.eko urriak 25

    Comentario de Twitter:
    ZINEXIT, cuatro días para reflexionar sobre las víctimas de la violencia a través del cine y coloquios abiertos ... https://t.co/kcJHR7YomH

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Octavio Gonzalez, Miguel Perez