Berriak
Eu

EHUko ikasleek bisitatu egin dute URAk Ibaizabal ibaiaren uholdeei aurre egiteko, Urbi-Bengoetxe tartean, egiten ari den obra

2015.eko urriak 22

Ingenieritza Zibileko Graduko hirugarren ikasturteko 50 ikaslek bisitatu egin dituzte URAk Urbi-Bengoetxen, Basauri eta Galdakao artean, Ibaizabal ibaia bideratzeko egiten ari den proiektuaren 2. Faseko lanak. UPV/EHUk Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan eskaintzen ditu ikasketa hauek.

Bisita honen xedea izan da ikasleei aukera eskaintzea bertatik bertara ezagutzeko ezaugarri hauetako obra batean uztartzen diren eraikitzeko aukera teknikoak, eta horiek duten helburua: populazio-dentsitate handia duen hiri-inguru hau babestea, berez emari handikoa den Ibaizabal bezalako ibaian, aldian-aldian, naturalki ematen diren ur-goraldietatik.

Etorkizuneko UPV-EHUko ingeniariak, Marcos Larrauri irakaslearekin batera, obrak ezagutu ahal izan dituzte honako hauen laguntza eta azalpenekin: Maria Esther Solabarrieta, Mendebaldeko Kantauriar Arroen bulegoburua, Álvaro San Cristobal, Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoko obren arduraduna eta obraren zuzendaria, eta, azkenik, Eduardo Miguel, Viuda De Sáinz obraren enpresa esleipedunaren ordezkaria .

Ikasleek praktikan ikusi ahal izan dituzte ondorengo gaiekin loturiko ezaugarriak: zimendatzea, egitura, itxiera, instalazioa, geologia eta obraren zuinketa. Horrekin batera, zuzenean ezagutu dituzte burututako ekintzen arrazoiak Urbi-Bengoetxen, Ibaizabal ibaia bideratzeko egiten ari den obren 2. Faseko lanen proiektua jarraiki.

URA Urbiko zubia ordezkatzeko lanen amaierara hurbiltzen ari da, mugarri berri bat segurtasuna handitzeko Ibaizabal ibaiaren ur-goraldien aurrean. Ekintza garrantzitsu horrek bigarren fasean jadanik amaitutako ekintzei jarraipena ematen die: duela gutxi ordezkatutako Firestone zubia, Urbiko presa-txikiaren eraispena  eta Ibaizabal ibaia tarte honetan duen sekzio hidraulikoaren handitzea

URAren Bizkaiko obren arduradun Álvaro San Cristobalek ikasleei azaldu nahi izan die “ekintza horiek guztiak segurtasuna handituko dute Basauri-Galdakao eta Zaratamoko industriguneetan zehar eragiten den hustuketa ahalmen murrizketak sortzen duen arriskuen aurrean”. Halaber, eztabaidatu ahal izan dute lurraldearen okupazio berriak saihestearen beharraz, ondoren, ibaien ur-goraldi errepikakorretatik babestea eskatzen dutenak.

UPV/EHUko irakasle Marcos Larrauriren ustean “bisita praktiko honi esker alderatu ahal izan ditugu zubien egiturei eta muntatze metodoen teoria eta Ibaizabal ibaiaren bideratzean erabilitako irtenbideak; ikasle taldearentzat Unibertsitate Eskolan jasotako ezagueren esperientzia osagarria izan da.“

Bere aldetik, Eduardo Miguel, Viuda de Sainz enpresako ordezkariak, proiektu honen berezitasuna azpimarratu nahi izan du “uztartu egiten ditu lidergo instituzionala, Uraren Euskal Agentziaren bitartez, eta bermatutako enpresa-ekimen bat, Viuda de Sainzek obra zibilean duen ibilbidea. Horrekin batera, etorkizuneko Euskadi bat osatzeko lankidetzaren esparrua ostu egiten da enpresa eta erakundeak unibertsitateekin izan behar duten loturarekin, kasu honetan UPV/EHUko ingeniaritza ikasleak”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)