Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariaren hitzetan, EAJk ezker abertzalearekin egingo duen bilera “oker politiko” bat da

2010.eko uztailak 29

Lópezen ustez, ezker abertzaleari "protagonismoa" ematen zaio "ezer ere frogatu ez duen arren"

Euskadiko politikaren arloko azken berriak lehendakaria AEBetan egiten ari den bisitan sartu dira unetxo batez. Bidaia ofizialaren inguruko berriak jasotzeko haraino joan diren kazetarien galderei erantzunez, Patxi Lópezek EAJk ezker abertzalearekin batzartzeko gonbidapena onartzeko hartu duen erabakia "oker politikoa" dela adierazi du. "Huts-egite bat iruditzen zait jarrera berberak mantentzen jarraitzen dutelako eta ez dutelako guztiok espero dugun pauso erabakigarria eman: indarkeriarekin apurtzea eta Euskadin terrorismoa eta ETA talde terrorista desagerrarazteko lan egitea, alegia. Oker politiko bat da, besterik ez", azpimarratu du.

Patxi López lehendakariak EAJri ezker abertzaleak datozen egunetan batzartzeko egin dion gonbidapena onartzean "oker politiko" bat egin duela leporatu dio. Lehendakariaren ustez, ezker abertzalearen mundua ez da pixka bat ere mugitu eta ez dute "indarkeriarekin behin betiko apurtu dutela bermatzen duen" ezer egin. Lehendakaria Iparramerikan egiten ari den bidaia ofizialaren berri emateko San Franciscora joan diren kazetariekin hitz egin duenean, Lópezek Eusko Jaurlaritza "ez dela hurrengoa izango, eta mundu horrekiko irizpide eta irmotasun bera mantentzen jarraitzen duela" azaldu du. Hori dela eta, EAJri esan dio "norberak erabakitzen duela zer egin, eta EAJk nahi duena egin dezakeen arren", "ezker abertzaleari ezer ere frogatu ez duen arren protagonismoa ematea oker bat da".

AEBetara egiten ari den bisita ofizialean, lehendakariak San Franciscoko ibilbidean geldialdi bat egin du kazetarien galderei erantzuteko.

Lehendakariaren hitzetan, ezker abertzaleak ez du ezer egin "indarkeriarekin apurtu duela eta ETA talde terrorista desagerrarazteko lan egiten ari dela bermatzeko, momentuz hori ez da gertatu".

 

Iruzkin bat
  • 2010.eko uztailak 29

    bueno eso que ace el pnv,es de lo mas normal del mundo,siempre jugando con las cartas marcadas,y a ser posible con dos barajas,pero la gente no es tonta,muy buen acer en este viaje señor lehendakari,como todos los que usted a realizado,si no fuera por la crisis,se iban a enterar estos de como se gobierna,un saludo y fuerza para seguir

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari