Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak 700.000 euroren bekak iragarri ditu gazteentzat, nekazaritza eta arrantzaren eta elikagaien sektorean I+G+B sustatzeko. (2015-10-20(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko urriak 20

LABURPENA

Euskadiko sektore ekonomikoetan ikerketa jarduerak bultzatzeko estrategietako bat dira.

Eusko Jaurlaritzak, Kontseiluaren azken bileran, nekazaritza eta arrantzaren sektorean eta elikagaien sektorean ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak iragarri ditu 2015. urterako, estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotako enpresa arloetan etorkizunean arituko diren profesionalen prestakuntza sustatzeko asmoarekin.

Guztira 16 beka dira -sei Doktoratu aurreko Beken Programakoak, eta hamar Teknologoak Prestatzeko Beken Programakoak-, eta denak etorkizuneko profesionalak prestatzeko eta Euskadiko I+G+b-ko jarduerak sustatzeko lanetan aurrera egiteko Eusko Jaurlaritza irmoki garatzen ari den politikaren barruan sartzen dira.

Zenbatekoa eta iraupena
Beketarako 700.000 euro inguru aurreikusten dira guztira. Urtean 16.330 € bideratuko dira prestatzen ari diren ikertzaile gazteentzako beketarako, horri Gizarte Segurantzako urteko kuota gehituta. Horrez gain beste 200 euro gehitu behar dira urtean, bidaietarako, kongresuetara joateko eta horrelako ekintzetarako.

Teknologioen prestakuntzarako laguntzei dagokienez, urtero 12.000 €-z hornituko dira, gehi Gizarte Segurantzako kuota. Horrez gain, 1000 euro gehituko zaizkie urtean, kongresuetara joateko.

Prestatzen ari diren ikertzaile gazteentzako laguntzen kasuan, kontratuaren iraupena urtebetekoa izango da, eta luzatzeko aukera egongo da, urtetik urtera. Hasierako kontratua eta luzapen guztiak batuta, iraupena ezingo da lau urte baino gehiagokoa izan. Teknologo gazteen prestakuntzarako programako laguntzei dagokienez, denek 2 urteko iraupena izango dute.

2015eko ekitaldirako, laguntza eskaerak egiteko epea hamabost egunekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau