Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernuak beste hamar urtez berritu du Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoaren hitzarmena. (2015-10-20(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko urriak 20

Erabakia 2005eko martxoaren 17an sinatutako Mugaz gaindiko Lankidetzako Administrazioarteko Hitzarmena berritzeko baimena ematen duena. Pirinioetako Lan Komunitateko Partzuergoa sortu zen hitzarmen horren bidez.

LABURPENA

Gobernu-kontseiluak gaur onartu du Pirinioetako Lan Elkartearen (PLE) Partzuergoa sortzeko mugaz haraindiko lankidetza-hitzarmena beste hamar urtez berritzea.

Pirinioetako Lan Elkartea 1983an sortu zen, eta Pirinioen bi aldeetara dauden eskualde eta erkidegoek eratzen dute; hau da, frantses aldetik, Akitaniako, Midi-Pyrénéeseko, eta Languedoc-Roussillongo eskualdeak; Kataluniako, Aragoiko, Nafarroako eta Euskadiko autonomia-erkidegoak; eta Andorrako printzerria.

2005ean, eta Frantziako eta Espainiako estatuek sinatutako Baionako Itun delakoari jarraiki, Europako testuinguruan nortasun juridikoa lortzea erabaki zuen mugaz haraindiko lankidetza-erakunde horrek. Horretarako, administrazioen arteko hitzarmen bat sinatu, eta Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoa sortu zuten.

Hitzarmena sinatu zenetik hamar urte igaro direnean, eta ikusirik zein emaitza onak lortu dituen denbora horretan, gaur gobernuak ontzat eman du akordioa beste hamar urtez luzatzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau