Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Nazioarteko zenbait aditu Gasteizen bilduko dira, gazteen lan-mugikortasunari buruz eztabaidatzeko

2015.eko urriak 20

TLN-Mobility programan parte hartzen duten erakundeak lehen aldiz bilduko dira Gasteizen. TLN-Mobility delakoa Europako programa bat da, eta gazteen nazioarteko mugikortasuna proposatzen du desabantailan dauden gazteak laneratzeko.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak antolatu du topaketa, taldeko partaide gisa. Datozen bi egunotan egingo da, eta nazio mailako nahiz nazioarteko hogei bat adituk baieztatu dute etorrera. Azkenekoz, Varsovian egin zen halako bilera bat, iragan ekainean, preseski.

Mugikortasun programa horiek oso eragin onuragarriak dakarzkiete parte hartzen duten pertsonei: programa bukatzean lortutako emaitzak prestakuntza-programetan sartzetik, laneratzera doaz. Aldi berean, programoi esker, autoestimu eta ahalduntze maila handiagoa lortzen dute gazteek.

Bileron helburua hau da: programan parte hartzen duten erakundeek prestatutako nazioarteko mugikortasun-jarduera guztiak koordinatzea, zertarako eta kalitate maila egokiak bermatzeko eta esperientziak trukatzeko. 

Programa horien esparruan (IdA programa), Lanbidek desabantaila egoeran dauden bi gazte talde bidali zituen halako praktikak egiteko, Alemaniako Karlsruhe eta Augsburg udalerrietara, hain zuzen. Euskadira itzuli, eta haien garapen pertsonal eta profesionalean izandako eragin positiboak ebaluatzean, 4,2 puntu eman zizkioten gazteek programari (5etik).

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JesusRiano_
    2015.eko urriak 20

    Comentario de Twitter:
    Un problema: el paro juvenil El dinero mejor gastado es el que soluciona los problemas de las personas @DeustoAlumni https://t.co/anjyvHPVAU

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)