Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Eusko Jaurlaritzak hizkuntza baliabideen datuak baita trafiko, geografia eta ingurumen alorretakoak ere utzi ditu aske

2010.eko uztailak 29

Informazioa Open Data Euskadi proiektuaren eskaintzan sartu da

Eusko Jaurlaritzak datu-eremu berri batzuk txertatu ditu Open Data Euskadi barruan. Proiektu hori Herritarrei Arreta Emateko Zuzendaritzak garatu du eta hari esker arlo publikoaren informazioa berrerabilgarri geratzen da. Hain zuzen ere, Jaurlaritzak bi talde berri sortu ditu hizkuntza gaietan eta trafikoetan informazioa dutenak. Gainera datu geografikoak eta ingurumenekoak gehitu dizkio dagoneko zegoen eskaintzari.  

Trafikoko informazioak Euskal Autonomia Erkidegoko bideen sarean izandako gertakariak edo gorabeherak azaltzen ditu denbora errealean eguneraturik.  Datuak xml formatuan daude eta gorabehera mota eta berorren zergatia azaltzen dira eta, gainera, errepidea, gertatu deneko kilometro-puntua baita ukiturik geratu den zirkulazio-norabidea ere. Gainera gorabeheraren larritasun maila ere adierazten da.

Hizkuntza Baliabideen etiketak, TMX formatuan nahiz ZIP formatuan konprimiturik, erabiltzailearen esku itzulpen memoriak uzten ditu, itzulpengintzan edo halako lanetan erabili ahal izateko jaitsi daitezkeenak.  Hartarako beharrezkoa da itzulpen memoriak lan egiteko gai den programen bat instalaturik edukitzea, Wordfast, Trados, Transit edo Dèja-vu, esaterako. Horrela, Itzulpen Zerbitzu Ofizialaren itzulpen memoria eskuragarri dago zuzentzaileen gainbegiratua dagoela. Hain zuzen ere, itzulpen hori zerbitzu horretako langileek eta Jaurlaritzako beste batzuek buruturiko lanaren emaitza da.  Zerbitzuak ez du arauzko izaerarik eta lanabes gisa eskaintzen da.

Azkenik, biodibertsitateari buruzko informazioa hainbat espezialitate-arlotan banatu da eta beste batzuen artean honako hauen berri ematen du: hezeguneen mapa, zuhaitz apartekoen mapa, biotopo babestuak, hegaztientzako babes bereziko eremuen mapa, katalogaturiko gailurrak, parke naturalak eta akuiferoak.  

Joan den apirilean Eusko Jaurlaritza izan zen Espainiako lehen administrazioa bere datuak Interneteko atari berezian eskaintzen  (http://opendata.euskadi.net) duena.  Horrela, bete egin zuen arlo publikoaren informazioa berrerabiltzeko 37/2007 Legeak -2003/98/EB Zuzentarua bere gain hartu zuena- ezarritakoa eta, gainera, berretsi zuen Gobernu Irekiaren ereduaren alde hartutako norabidea.   

Open Data Euskadi gonbidapen bat da datu publikoak erabiliz hainbat gauza ikusteko eta egiteko, betiere datu horiek pribatutasun, segurtasun edo jabetzako mugarik ez badute. Informazioa formatu berrerabilgarrietan ematen da, jabetza irekiko lizentziak erabiliz. Lizentziak horiek beste batzuei banatzeko aukera ematen du baita merkataritzan erabiltzeko ere. Irekitze horren helburuak dira balioa eta aberastasuna sortzea (beste hirugarren batzuek erabiliz), gardentasuna sustatzea (kudeaketa publikoa aztertu eta ebaluatzeko baliagarria baita) eta administrazioen artean elkarreragingarritasuna bultzatzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan