Berriak Herrizaingoa

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua Juan Maria Jaureguiren oroimenez egindako omenaldian izan da

2010-07-28

Juan Maria Jaureguiren alarguna, Maixabel Lasa ekitaldian izan da.

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburua Juan Maria Jaureguiren oroimenez gaur Tolosan egindako omenaldian izan da, ETAk hil zuenetik hamar urte betetzen direnean.

Lore-eskaintza 12:30ean egin dute, udalerriko Aranburu Jauregia dagoen plazan. Juan Maria Jaureguiren alarguna, Maixabel Lasa eta Lasarteko PSE-EEko Idazkari Nagusia, Oscar Renedo ekitaldian izan dira.

"Terrorismoaren biktimei egin diezaiekegun omenaldirik onena etenik gabe ETAren aurka lan egiten jarraitzea da, behin betiko terrorismoarekin amaitzeko eta bakea finkatzeko. Biktima guztiei amaiera gertuago dagoela esan ahal diegu, terrorismoarekin guztiz amaitzera eramango gaituen ibilbidearen amaieran gaudela. Horixe da egin nahi diegun omenaldia: terrorismoarekin amaitzea, biktima gehiago egon ez dadin", adierazi du, bukatzeko, Rodolfo Ares Herrizaingo Sailburuak.

Bestalde, Rafael Iturriaga Segurtasun Sailburuordea eta Txema Urkijo Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako aholkulari laguntzailea ETAk udalerri horretan hildako Fabio Morenoren eta Emilio Fernandezen oroimenean Erandioko Udalak antolatutako ekitaldian izan dira gaur. Moreno eta Fernandez 1991n eta 1982an, hurrenez hurren, hil zituen ETAk. Ekitaldia Erandioko udaletxearen kanpoaldean izan da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)