Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak harrera egin die autonomia-erkidegoetako Justizia Auzitegi Gorenetako presidenteei

2015.eko urriak 20

Iñigo Urkulluk lehendakariak, Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkoreka zuela lagun, harrera egin die 17 autonomia-erkidegoetako Justizia Auzitegi Gorenetako presidenteei eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko zenbait kideri. Ekitaldian, Gernikako Estatutuaren bizikidetza-itun politikoaren espiritua berreskuratzeko gogoa adierazi du lehendakariak, bai autogobernuraren inguruan, baita bakea eta bizikidetzaren arloan ere.

Lehendakariak Lehendakaritzako egoitzan egin ditu adierazpenok; hain zuzen, Gernika aretoan, esanahi sinbolikoa duen areto batean, «herri honetan demokrazia eta askatasuna» adierazten dituen izen bat denez, azaldu du. Batetik, euskal foruen sorleku eta adierazpen delako Gernika, eta, ildo horretan, foru-lurraldeen eskubide historikoen garrantzia helarazi nahi izan du lehendakariak, esanez autogobernuaren oinarri dela, bai eta Estatutuak duela orain 26 urte adierazitako «ituntze-espiritua berreskuratzeko» giltza ere.

Orobat, bakearen eta bizikidetzaren esparruan akordioak lortzeko partekatu nahi izan du lehendakariak espiritu hori; garai berriak bizi dira esparru horretan, eta ez da Picassoren Gernika baino hoberik horiek sinbolizatzeko. Izan ere, gaur betetzen dira ETAk bere jarduera etetea erabaki zuenetik lau urte. «Egia da ETAk bide luzea duela oraindik egiteke: guztiz armagabetzea, eragindako kalte bidegabekoa aitortzea eta desegitea. Nolanahi ere, zalantzarik ez da behin betiko bakea eta etorkizuneko bizikidetza finkatzeko gogoz heltzen diogula garai berriari» adierazi du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)