Berriak Osasuna

«Bularreko minbiziari aurre egiteko tresnarik onena baheketa programak dira»

2015-10-18

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak, Jon Darpónek, eta Osakidetzako zuzendari nagusiak, Jon Etxeberriak, Kattalin emakume-elkarteak bularreko minbiziaren aurka antolatu duen lasterketa solidarioan parte hartu dute gaur goizean Donostian

Gaur goizean, Kattalin elkarteak Donostian antolatutako lasterketa solidariora gehitu da Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburua, Jon Darpón, Euskadin bularreko minbiziaren diagnostiko bat izan duten emakume guztiei elkartasuna erakusteko.

Hala, ekimenarekin bat egin du Osasuneko sailburuak, Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxebarria zuela lagun, eta optimismo mezu bat helarazi nahi izan die euskal emakume guztiei: «Euskadin, % 84,7 da biziraupen-tasa, eta gero eta txikiagoa da gaixotasun horren heriotza-tasa eta eragina; hala ere, erne jarraitu behar dugu kontu horrekin». Horrenbestez, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren baheketa-programetan parte hartzera deitu ditu Jon Darpón sailburuak emakume guztiak; izan ere, «baheketa-programak dira gaixotasun horri aurre egiteko tresnarik onena, eta Osasun Sailak eta Osakidetzak programa hori sustatzen jarraituko dute, bularreko minbizia fase goiztiarretan hautematen saiatzeko, eta gaixotutako emakumeen heriotza-tasa gutxitu eta bizi-kalitatea handitzeko».

Halaber, Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak gogorarazi duenez, parte-hartze bikaina izan du Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Osakidetzaren Programak (% 80tik gorakoa), eta funtzionatzen daramatzan hogei urteetan, 2 milioi hitzordu baino gehiago eta 1,6 milioi mamografia egin dira guztira, berdintasun-baldintzetan.

Orobat, minbiziaren eraginpeko emakumeen elkarteek eta haien ingurune hurbilenak urte horietan guztietan egindako lana laudatu eta eskertu du Osasuneko sailburu Jon Darpónek, bai eta urteotan Osakidetzako eta Osasun Saileko profesionalek egindako lan guztia ere.

 

BULARREKO MINBIZIA GOIZ DETEKTATZEKO PROGRAMA

Osakidetzako bularreko minbizia detektatzeko programa 50 eta 69 urte bitarteko emakumeentzat da eta 40 eta 49 urte bitarteko emakumeentzat ere bada, emakume horien lehenengo graduko familiarteko batek bularreko minbizia izan badu. Guztira, Euskadiko 303.000 emakume (38.800 Araban, 101.000 Gipuzkoan eta 163.200 Bizkaian).

Baliabide asistentzialak 

Programaren jarduera egin ahal izateko, Bularreko Unitate Funtzionalak daude. Unitate horien osaera hauxe da: kudeaketa-unitate 1, 10 baheketa-unitate, 14 mamografo eta diagnostikorako zein terapiarako 7 unitate; horiek guztiak bularreko zazpi batzordetan banatuta daude, ospitale garrantzitsu bakoitzeko bana.  Batzorde horiek astero bilera egiten dute dagokien ospitalean, kasuak aztertzeko eta diagnostikoari zein tratamenduari buruzko erabakiak hartzeko.

Txertatutako aurrerakuntzak

Programak bete dituen 20 urte hauetan hainbat aurrerakuntza handi izan dira prozesuaren fase guztietan: bahetzean bertan, diagnosia berresten nahiz tratamenduan.

Besteak beste, hor dira mamografia digitala analogikoa ordeztu baitu, eta biopsia kirurgikoak neurri batean baztertu dituzten diagnostiko-teknika berriak, hala nola mamotomia eta orratz lodi bidezko biopsia. Halaber, Osakidetzak ganglio zelatariaren teknika eskaintzen du, gaixotasuna galtzarbeko ganglioetara zabaldua den jakiteko aukera eta, hala, kasu askotan galtzarbean ebakuntza ez egiteko aukera ere ematen duena, eta gerora arazo gutxiago agertzen dira. Azken berritasuna test genetikoak sartzea izan da eta, ondorioz, hautatutako kasuetan, kimioterapia ematea egokia den ala ez jakin daiteke, eta, horrela, kasu batzuetan ez da ematen kimioterapiarik.

 

 

Donostia- igandea, 2015.eko urriak 18

 

 


 

8 iruzkin
  • @OrrantiaTar
    2015-10-19

    Comentario de Twitter:
    Irekia - “Los programas de cribado son la mejor arma para hacer frente al cáncer de mama” http://t.co/cMKMGcefPE

  • @syuste76
    2015-10-18

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: “Los programas de cribado son la mejor arma para hacer frente al cáncer de mama” http://t.co/v7Onz4WGn3

  • @LeyrePeke
    2015-10-18

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: “Los programas de cribado son la mejor arma para hacer frente al cáncer de mama” http://t.co/v7Onz4WGn3

  • @subramon1
    2015-10-18

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: “Los programas de cribado son la mejor arma para hacer frente al cáncer de mama” http://t.co/v7Onz4WGn3

  • @qmph_es
    2015-10-18

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: «Bularreko minbiziari aurre egiteko tresnarik onena baheketa programak dira» http://t.co/5iUaMtPHUT

  • @qmph_es
    2015-10-18

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: “Los programas de cribado son la mejor arma para hacer frente al cáncer de mama” http://t.co/v7Onz4WGn3

  • @HUAospitalea
    2015-10-18

    Comentario de Twitter:
    “Los programas de cribado son la mejor arma para hacer frente al cáncer de mama” http://t.co/v7Onz4WGn3

  • @HUAospitalea
    2015-10-18

    Comentario de Twitter:
    «Bularreko minbiziari aurre egiteko tresnarik onena baheketa programak dira» http://t.co/5iUaMtPHUT

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)