Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

MEET BASQE COUNTRY-n bildutako nazioarteko 55 bidaia-handizkariek 700 hitzordu inguru dituzte gaur ehun bat euskal enpresarekin Bilboko Iberdrola Dorrean

2015.eko urriak 16

 

  • Goizean zehar ospatzen den turismo merkaturatze-jardunaldi handi honek asteartetik Euskadin mundu guztiko agentziak bildu dituen topaketari amaiera emango dio.
  • Merkataritza eta Turismo sailburuordeak, Itziar Epalzak, eta Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapena, Merkataritza eta Enpleguko zinegotziak, Xabier Otxandianok itxiko dute ekitaldia. 

Gaur goizeko 10etan hasi da, Bilboko Iberdrola Dorrean, Turismoa merkaturatzeko jardunaldi handi bat. Bertan, egunotan “Meet Basque Country”-n bildutako mundu guztiko 55 bidaia-agentziek 770 zita inguru izango dituzte 97 euskal enpresarekin.

Bilbo, Donostia eta Arabako Errioxa dira interes gehien sortu duten jomugak nazioarteko touroperatzaileen artean, eta arlo pribatuari dagokionean, enpresa hartzaileak eta hotel kate handiak. Dena den, nazioarte mailan gutxiago ezagutzen diren beste jomuga batzuk, Gasteiz bezalakoak, eta ostatu enpresa txikiagoek ere, euren ajendak hitzorduz beteta dituzte.

Gaurko ekitaldiarekin emango zaio amaiera “Meet Basque Country”-ri, Euskadin gaur arte inoiz ospatutako turismo sustapen eta merkaturatze topaketarik handienari, asteartean, hilaren 13an, Donostian hasi zena eta atzo Gasteizen jarraitu zuena.

Itziar Epalzak, Merkataritza eta Turismo sailburuordeak eta Xabier Otxandianok, Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapena, Merkataritza eta Enpleguko zinegotziak, emango diote amaiera ekitaldiari. Dena den, 13,00ak arte luzatuko den lan-jardunaldian Basquetour, erakunde antolatzailearen zuzendaria den Arantza Madariaga; Bizkaiko Foru Aldundiko Kanpo Sustapenerako eta Turismo zuzendaria, Asier Alea, eta Bilbao Turismoko zuzendaria, Mercedes Rodríguez ere daude.

EEBB, Turkia, Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Irlanda, Brasil, Belgika, Holanda, Norwegia, Italia eta Australiako ehun erdi eragileek Euskadin egon diren bitartean jomugaren tokirik esanguratsuenak bisitatu dituzte eta batez ere, bere gastronomia eta kulturarekiko interesa izan dute.

Etorritako touroperatzaileen erdia baino gehiagok ez dute euren egonaldia gaur bukatuko igandera arte luzatuko baitute egun hauetan ikusi ezin izan dituzten toki turistiko ezberdinak bisitatuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)