Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak giza garapen iraunkorrean oinarritutako lehiakortasun ereduaren berri eman du Turinen

2015.eko urriak 16

Leyre Madariaga Kanpo Harremanetarako zuzendariak parte hartu du Tokiko Garapen Ekonomikoari buruzko III. Mundu Foroan.

Lurralde garapeneko prozesuetan, estatuetakoak ez diren gobernuen zeregina aldarrikatu da bilera horretan.

Eusko Jaurlaritzak parte hartu du Tokiko Garapen Ekonomikoari buruzko III. Mundu Foroan, aste honetan Turinen izan da bilera hori. Jaurlaritzaren ordezkaria Leyre Madariaga Kanpo Harremanetarako zuzendaria izan da, Lehiakortasun Iraunkorrari eta Lurralde Politikei buruzko panel batean azaldu zuen Euskadik azkeneko 30 urteetan  nola garatu duen industria eta horrekin lotutako zerbitzuen aldeko apustuan oinarritutako eredu bat, baita ere, zientziak eta ezagutzaren sorkuntzak bultzatutako hainbat sektore berrietara disbertsifikazioan. “Azken finean, lehiakortasun eredu bat da aldi berean giza garapen  inklusiboa eta iraunkorra sustatzen duena"- aipatu du.

III. mundu batzar hori Tokiko Garapen Agentzien Foroak Sevillan 2011n egindako bilkuran hasitako prozesu baten ondorioa da, bertan, 47 herrialdetako 1.300 ordezkarik eztabaidatu zuten garapen prozesuen kudeaketan lurraldeek duten zereginaz egungo munduko ekonomiaren egoeraren ondorioz emandako aldaketei hautabideak eskaintzeko.

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritzatik, PNUD-Garapenerako Nazio Batuen Programarekin lankidetzan arituta, eztabaida eta hausnarketa horien jarraipena egin da, eta hainbat euskal eragileri parte hartzeko gonbidapena egin zaie, hala nola, EMAKUNDEri, Garapen-ari, Tecnalia-ri,  Novia Salcedo Fundazioari eta Lehiakortasunerako Euskal Institutua-Orkestrari.

Turineko Foroak mundu guztiko milaka eragileren artean estrategiak, ereduak eta esperientziak alderatzeko aukera eman du, enplegu aukerak sortzeko eta ongizatea hobetzeko lurraldeen ahalmena indartze aldera,  genero berdintasunaren irizpideetan, gizarteratzean eta ingurugiroaren babesean arreta berezia jarriz.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko urriak 21

    Interesante iniciativa, pues el poder se traslada al territorio organizado quienes administran y ejecutan proyectos conforme a las decisiones que se resuelven en dichas organizaciones sociales y que reflejan los intereses de dichas comunidades con un gran acento en la inclusión social, respeto al medio ambiente a su soberanía y autonomía.

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)