Berriak
Eu

Zubigintzan arriskuak prebenitzeko gida teknikoa argitaratu du OSALANek

2015.eko urriak 16

Ohikoagoak diren beste eraikitze lanekin alderatuta, arlo honetan prebentzioari dagokion bibliografia urria da eta horrexek bultzatu du OSALAN gida hau argitaratzera. “Zubigintzako lan arriskuen prebentziorako gida” Bilboko  Injenieritza Goi Eskola Teknikoan egin den jardunaldian aurkeztu da Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburu ordea Jose Andres Blasco Altuan bertan zelarik. Bere aurkezpen hitzaldian OSALANek “prebentzioa bideratzeko eta zuzentzeko” egiten duen lana azpimarratu du laneko arriskuen inguruko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa bultzatuz.

Gida OSALANeko teknikarien eta eraikuntza sektoreko enpresa garrantzitsuetan laneko arriskuen prebentzioan eskarmentua duten profesionalen arteko elkarlanaren emaitza da. Izaskun Urienek, OSALANeko zuzendariak azpimarratu egin du erakundearen ardura eta kezka direla sektore guztietara eta enpresa guztietara iristea eta “modu errealista” batean egitea, horixe baita lanean ari direnek espero dutena, sektore arriskutsuenetan ari direnek bereziki.

Gida honen hartzaile naturalak eraikuntza sektoreko enpresak eta bertako arduradunak dira, lanen plangintzaren eta erabili beharreko bitartekoen arduradun izateagatik; baita prebentzio teknikariak, obra zuzendaritzak, prebentzio zerbitzuak eta segurtasun koordinatzaileak ere. Argitalpen espezialdua da beraz, baina, baita praktikoa ere. Prebentzio jarduerak hobetzea helburu-gakoa da OSALANentzat eta horretarako baliagarri zaizkien tresnak eskura jartzen ditu euskal erakundeak.

 OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, Eusko Jaurlaritzako Erakunde Autonomiaduna izanik, Euskal Autonomia Erkidegoko botere publikoek  laneko segurtasun eta osasunaren arloari dagozkion politikak kudeatzen ditu. Hortaz, eta 2015-2020 Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategiarekin bat eginez, bere zeregina da ikerketak, txostenak eta aholkularitza teknikoa eskaintzea lan lekuan pertsonen segurtasuna ezbaian jarri dezaketen faktoreen inguruan.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JGorbena
    2015.eko urriak 16

    Comentario de Twitter:
    .@osalanEJGV publica una guía técnica de prevención de riesgos en la construcción de puentes. http://t.co/Jmhwc4cXAe

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)