Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

2015eko Euskadi Literatura Sariak

2015.eko urriak 15

Joxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak 2015eko Euskadi Literatura sarietan ezagutzeko falta ziren irabazleen izenak jakinarazi ditu gaur goizez Bilbon, saridunetako batzuk ere presente zirela egin den prentsaurrekoan. Hona hemen, sail bakoitzean irabazle gertatu diren lanen eta idazle edo marrazkilarien izenak:

  • Literatura lanaren ilustrazioa: “El libro de la suerte”, Ana G. Lartiteguirena
  • Gaztelaniazko saiakera: “Vieja Luna de Bilbao”, Jon Joseba Zulaikarena
  • Euskarazko literatura itzulpena: “Sonetoak”, William Shakespeareren lana Juan Garziak itzulia

Saritutako lanen eta idazleen gaineko informazio gehiago eta zehatzagoa, atxikitako dokumentuan eskuratu daiteke. 

 

Joan zen urriaren 8an aldiz, honako  atal hauetako irabazleen berri izan genuen:

  • Euskarazko literatura: “Su zelaiak”, Mikel Peruarenarena. Egileak ez du saria onartu
  • Gaztelaniazko literatura: “Escrito en negro”, Martin Olmosena
  • Euskarazko haur eta gazte literatura: “Argiaren alaba”, Yolanda Arrietarena.
  • Euskarazko saiakera: “Historia, arraza, nazioa” Joxe Azurmendirena

Modalitate hoentako irabazleen berri zehatzagoa izateko, hemen esteka:

http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/28632-2015eko-euskadi-literatura-sariak

 

 

2015eko Euskadi Literatura Sarien banaketa ekitaldia datorren azaroaren 19an izango da Gasteizen.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Garzia; Ana González Lartitegui; Joseba Zulaika