Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Karlos I hiribidea lurperatzeko akordioa sinatzeko ekitaldia

2010.eko uztailak 29

Donostiako Metroa proiektu hau aurrera eramateko faktore erabakigarria dela gogoratu du Iñaki Arriolak.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako Sailburuak, Iñaki Arriolak; Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegitura diputatuak, Eneko Goyak; eta Donostiako alkateak, Odón Elorzak, hiru erakundeen arteko elkarlanerako hitzarmena sinatu dute gaur goizean, Anoeta eta Morlans artean trenbidea lur azpian sartzeko, Carlos I. Etorbideko bidezubia kentzeko eta gaur egun hiri erdialdera sartzeko bide nagusietakoa den Amarako zatia berrurbanizatzeko.  

Sinaduraren protokolo ekitaldia Donostiako Udaletxean izan da. “Gaur sinatu dugun hitzarmena oso garrantzitsua da”, jakinarazi du Arriolak. Carlos I etorbidea Donostian sartzeko ate nagusia da eta horregatik “metropolitar birsortze garrantzitsua suposatuko duen hirigintzako kirugia baten aurrean aurkitzen gara”.
Horrez gain, Donostiako Metroa proiektu hau aurrera eramateko faktore erabakigarria dela gogoratu du.

Sinatzaile guztiak bat etorri dira, erakundeen arteko elkarlanak, hiriko gune sinbolikoenetako bat eraberritzeko orduan, duen balioa azpimarratzeko orduan, lanarekin erlazionaturik dauden azpiegituretako erabiltzaileen eta horren eragina jasoko duten guztien bizitza kalitatea hobetu ahal izateko. “Sinatuko de Hitzarmen honekin, leku berriak inauguratu ahal izango dira, geltoki berriak eraiki, erabiltzaileak irabazi eta gaur egin dauden ereduen artean, maila altuenean kokatu ahal izango gara”, gogoratu du Arriolak.
Horregatik, Sailburuak, parte hartzen duten alde guztiak zoriondu ditu “auzoek eskatutako irrikari soluzio bat aurkitzeagatik”.

Hitzarmenak gogoratzen du Lurralde Antolamendurako Jarraibideek esaten dutela beharrezkoa dela sektore bakoitzaren ikuspegia gainditzea, hirigune konplexuetan garraio azpiegituren antolamendu egokia burutu ahal izateko, hirigintza alorreko estrategien eta azpiegituren aurreikuspenaren arteko elkarrekikotasuna bermatuz, kontzertazioaren kulturan sakonduz, lan horietan parte hartzen duten erakunde guztien artean.

Testuinguru horretan, parte hartzen duten aldeak, bakoitzaren eskumen eremuetan, bat datoz Donostiarako sarbideak hobetzeko helburuarekin, bide garraioko azpiegituren bitartez, eta tren garraioko zerbitzu metropolitarra eskaini nahi dute Donostiako hirigunean. Horretarako beharrezkoa da proiektuen idazketa koordinatzea era funtzionalean eta eraginkorrean, izan ere espazio fisiko berean hainbatek bat egiten baitute.  

Donostiako Metroaren Informazio Azterlana

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila, ETS-ren bitartez, Donostiako Metroaren Informazio Azterlana idazten ari da, garraio metropolitarreko zerbitzua hobetu ahal izateko, Lasarte-Hendaia linearen bitartez, lur azpian joan daitezkeen trazatuaren bariante posibleak eta geltoki berriak kontuan izanik. Horrek, gainera, ustiapen ratioak hobetzeko aukera emango du. Txosten honetan trenbidea lur azpian sartzea aurreikusten da, Morlanseko pasealekua eta Anoeta artean.

Jarduketa horri esker Gipuzkoako Foru Aldundiak kendu ahal izango ditu Carlos I. Etorbideko sestrak, eta behin betiko kendu ahal izango da Amara eta GI-20 errepidea lotzen dituen eta Donostia erdigunerako sarbidea den bidezubia.

Zero kotako bide berrantolaketa dela eta, beharrezkoa izango da Donostiako Udalaren parte hartzea. Erakunde hori izango da jarduketa eremu guztia berriro urbanizatzearen ardura izango duena, eta berak jasoko du Carlos I. Etorbidetik doan bidearen titulartasuna, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskuetatik.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola