Berriak Segurtasuna
Eu

Ertzainor Unitatearen erakustaldi publikoak Barakaldon eta Bilbon

2015.eko urriak 15
Biharko ostiralean, BECen, Nagusi azokaren esparruan; larunbatean, Deustun, Hirukideren jaiaren barruan
 
Ertzainor Unitateak erakustaldi bana egiteko asmoa du: Barakaldon bihar eta Bilbon etzi, Nagusi azokaren eta Hirukide elkartearen Biltzarraren esparruan, hurrenez hurren.
 
Ostiraleko erakusketa eguerdiko hamabiak aldera egingo da, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centerreko instalazioetan eta Ertzaintzaren hainbat unitate eta zerbitzuren artean aurten Nagusi azokarako diseinatutako lankidetza-programaren barruan. Nagusi azoka espezifikoki adinduentzat diren jarduerak sustatzera bideratuta dago. Biharko ostiralean irekiko ditu ateak eta datorren igandera arte egongo da, BECeko 1. pabiloian.

Hurrengo egunean, larunbatean, eguerdiko hamabietan ere, txakur-gidariek eta unitateko kideek berriz eskainiko dute beren lanerako eta esku-hartzeko jardunbideen erakusketa bat. Bilbon izango da, Deustuko Lasalle eskolaren instalazioetan, Hirukide – Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkartearen VII. Biltzarrerako aurreikusitako jardueren esparruan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko