Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ana Oregi: “hiriak etengabe eskaintzen dizkio eremu irekiak jasangarritasunari”

2015.eko urriak 15
  • Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua, alkateorde Borja Belandia eta foru diputatu Josean Galerarekin batera, koaderno-marrazketako «Eko Sketch» maratoi ekologikoaren Vitoria-Gasteizko sari banaketan izan da. Hori Elkar liburu-dendek antolatu dute.

 

  • “Familian marrazten” aipamen berezia Betelu familiarentzat izan da: Idurre Betelu, Elixabete Betelu, Amets Betelu, Martin Lekuona, Gexan Betelu, Aitana Lekuona eta María Lekuona

 VG 15 10 15

 

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak, Ana Oregik, gaur arratsaldean, koaderno-marrazketako «Eko Sketch» maratoi ekologikoaren Vitoria-Gasteizko sari banaketan, adierazi du “hiriak etengabe eskaintzen dizkiela eremu irekiak jasangarritasunari eta ingurumen-hezkuntza eta ohitura osasungarriak hartzea bultzatzen duten jardueren sustapenari; horri esker, herritarren konpromiso positiboa sortzen da; eta horrek Europako lidergo berdearen postu nabarmenetan kokatzen gaitu”.

 

Florida parkeko Kultura Etxea izan da urriaren 3an egindako lehiaketaren sariak banatzeko agertokia. Hori Elkar liburu-dendek antolatu dute, eta horretan 300 pertsonak hartu zuten parte; horietatik, 80 gazte eta umeak ziren, baita familia-taldeak ere. Ekitaldia Karol Sainz de Bikuñak aurkeztu du. Bestalde, egindako lanak hilaren amaieran jarriko dira ikusgai Ignacio Aldecoa, Bibliotekaren erakusketa-gelan.

 

“HELDUEN EKO-KOADERNORIK ONENA” saria Gorka Salaberria Sorondo, Luis García de Albeniz (aipamena) eta Amaia Torres Piñeirorentzat (aipamena) izan da. “GAZTEEN EKO-KOADERNORIK ONENA” saria Maialen Errasti García de Garayo eta Aizeti Vizcaíno Pinorentzat (aipamena) izan da. “UMEEN EKO-KOADERNORIK ONENA” saria Laia Olabe Cierbide eta Sofía Gutierrez Hatouchykavarentzat (aipamena) izan da.

 

FAMILIAN MARRAZTEN” AIPAMEN BEREZIA Betelu familiarentzat izan da: Idurre Betelu, Elixabete Betelu, Amets Betelu, Martin Lekuona, Gexan Betelu, Aitana Lekuona eta María Lekuona. Saridun lanak eta egun horretako argazkiakwww.ekosketch.eus web-orrian ikus daitezke.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)