Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak, Gasteizen, azaroaren 26 eta 27an nazioarteko adituak bilduko dituen Turismo Jasangarriaren Munduko Bilera (ST+20) antolatu du

2015.eko urriak 15
  • Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziako zuzendari nagusi Arantza Madariagak ST+20ren aurkezpenean parte hartu dute gaur goizean Madrilen.
  • Turismo jasangarriaren munduko aktore nagusiak Euskadiko hiriburuan bilduko dira azaroaren 26an eta 27an Turismo Jasangarriaren Gutunari zentzu berri bat emateko eta etengabe eboluzionatzen ari den jarduera bati buruzko aliantza berriak sortzeko.
  • Euskadik, Euskal Turismoaren 2020rako Plan Estrategikoaren barruan, apustua egin du helmuga turistiko jasangarri gisa ziurtatzearen alde; izan ere, jasangarritasunak lehiakortasuna ekartzen die helmuga turistikoei.

Eusko Jaurlaritzak eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak Turismoaren Mundu Bilera antolatu dute Turismo Arduratsuaren Institutuarekin (ITR), Turismo Jasangarriaren Munduko Batzordearekin (GSTC) batera eta UNESCOren eta Turismoaren Munduko Erakundearen babesarekin, azaroaren 26an eta 27an, Gasteizen. 20 urte dira arlo horretan lanean hasi zirela.

Turismo Jasangarriaren Gutuna 1995eko lehen Konferentzian onartu zen, eta, hogei urte geroago, ST+20 bilerak turismo jasangarriaren munduko aktore nagusiak bilduko ditu hausnartzeko eta Gutunari zentzu berri bat emateko, bai eta etengabe eboluzionatzen ari den jarduera bati buruzko aliantza berriak sortzeko ere.

ST+20 aukera ona da turismo jasangarriaren arloko jardunbide egokiak eta arrakasta-kasuak azaldu eta partekatzeko. Horren harira, Eusko Jaurlaritzako sailburuorde Itziar Epalzak nabarmendu duenez, «Euskadi kalitatearekin eta bikaintasunarekin lotzen da, eta orain turismo-gune jasangarria izateko pauso irmoak ematen ari da».

Gaur goizean, Madrilen, hedabideei eta sektore espezializatuari egindako aurkezpenean Epalzak gogorarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak konpromiso-gutun bat sinatu du aurten Euskadin turismo jasangarriaren ziurtapen-eredua («Biosphere Responsible Tourism Destination») abiarazteko. UNESCOren ITRk eta Turismoaren Mundu Erakundearen GSTCk sustatzen dute, eta mota horretako ziurtapenak mundu mailan akreditatzen dituzte.

Euskadik, Euskal Turismoaren 2020rako Plan Estrategikoaren barruan, apustua egin du helmuga turistiko jasangarri gisa ziurtatzearen alde; izan ere, jasangarritasunak lehiakortasuna ekartzen die helmuga turistikoei.

 TME-Turismoaren Mundu Erakundearen arabera, «turismoaren garapen jasangarria baliabide guztiak kudeatzeko modu gisa sortu da: hain zuzen, halako moldez kudeatzeko, non aukera emango baitute ekonomia-, gizarte- eta estetika-premia guztiak asetzeko, eta, aldi berean, kulturaren osotasuna, oinarrizko prozesu ekologikoak, dibertsitate biologikoa eta bizitzari eusten dioten sistemak errespetatzeko. Beraz, jarduera jasangarrien bidez garatzen den turismoa dugu, errentagarritasun hirukoitzaren esparruan garatu ere: errentagarriak baitira ingurumenaren aldetik, ekonomiaren aldetik eta baita alderdi soziokulturalari dagokionez ere.

Ildo horretatik, helmuga turistiko jasangarria da sistema turistiko osoaren plangintzaren eta kudeaketaren ikuspegi integratua hartzen duena, gaur egungo eta etorkizuneko beharrizanak betetzeko moduan, direla ekonomikoak, soziokulturalak, ingurumenekoak edo erakundeen alorrekoak; hau da, giza garapen osoa lortzea, turismoaren zeregina bermatuz etorkizunean aipatutako helburuak lortzeko bide gisa. Orobat, esperientzia turistikoa baliatuz, turistengan asebetetze maila altua sortzeko, jasangarritasunaren arazoen inguruan kontzientzia sortzeko, eta turismo-ohitura jasangarriak sustatzeko.

Jarduera-lerro horien guztien azken helburua da jardute-esparru bat sortzea, sektorearen jasangarritasuna bermatuko duena Euskadin aberastasuna eta enplegua sortzeko bide gisa. 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)