Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Atzotik “Meet Basque Country”-n bildutako 55 bidaia-agentzi handizkariek hasiera eman diete Euskadiko turismo baliabide ezberdin ezagutzeko bisitaldiei

2015.eko urriak 14
  • Atzo Donostian ospatutako ongi-etorriaren ondoren, gaur arratsaldean topaketa Gasteizera joan da, bertan “Meet Basque Festival” deritzona ospatzen baita, euskal kulturaren inguruan.
  • Gasteizko alkateak Gorka Urtaranek eta Basquetourreko zuzendariak Arantza Madariagak agurtu dituzte bidaia-agentzi handizkariak Escoriaza Esquivel Jauregian, non Cristina González, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua; Felipe García, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko zuzendaria eta Mercedes Rodríguez Bilbao Turismoko zuzendaria izan dira, besteak beste.

“Meet Basque Country”-n parte hartzeko Euskadin dauden munduko 13 nazio, EB, Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Irlanda, Brasil, Turkia, Belgika, Turkia, Suiza, Holanda, Norwegia, Italia eta Australiako bidaia-agentzi handizkariak gaur goizetik gure jomuga eta bere turismo eskaintza ezagutzeko helburuarekin bisitan daude.

Horretarako, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak programa zabal eta zehatz bat prestatu du bidaia-agentzia handizkarien interesekiko egokia dena, Euskadin zeharko bisita tematikoekin, gaur eta bihar. MICE, hiri-irteerak, gastronomia eta natura.

Bisita hauez gain, atzotik eta ostiralera arte, hilaren 16ra arte, 3 topaketa nagusi ospatuko dira bidaia-agente guztiekin. Lehenengoa atzo izan zen Donostiako Aquariumean, Arantxa Tapia sailburua eta Eneko Goia Donostiako alktearekin, besteak beste. Ongi-etorriko ekitaldia izan zen. Gaur arratsaldean, Escoriaza Esquivel Jauregian bigarrena hasi da, “Meet Basque Festival” deritzona, non partaideek euskal kultura eta kirolen ezaugarriak ezagutuko dituzten. Eta ostiralean,  “Meet Work Shop”-a izango da Bilbaoko Iberdrola Dorrean. Bertan nazioarteko profesionalek eta euskal turismo enpresek B2B bilera komertzialak izango dituzten eta Merkataritza eta Turismo sailburuordeak, Itziar Epalzak itxiko du.

Gaurko ekitaldia 20,00etan hasi da txalapartaren musikarekin eta herri-kirolen eta euskal dantzen erakustaldi batekin Jauregiaren kanpoaldean, eta barnealdean, hiru txoko ezberdinetan euskal gastronomia eta artisautza erakusketak egingo dira:

•   «Gure eskuak eta irina» (Hands and flavour) taloaren eta euskal pastelaren txokoa izango da. Partaideei taloa nola egiten den erakutsiko diete, ahal izango dute partaideek eta, bitartean, cocktail gazi bat eta euskal pastela eskainiko zaizkie.

•          «Gure eskuak eta gazta» (Hands and cheese) gaztaren txokoa izango da eta Maider Undak (goren mailako kirolari eta Idiazabal gaztagileak) azalduko die produktu hau nola egiten den; bitartean, gazta dastatu ahal izango dute partaideek.

•          «Gure eskuak eta buztina» (Hands and clay) zeramikaren txokoa izango da eta Euskal Buztingintzako Museoko Blanca Gómez de Segurak artisautza-piezak nola egiten dituen ikusi ahal izango dute partaideek. Bien bitartean, zeramikazko ontzietan porrusalda-krema bat jango dute.

Ekitaldi honetan, era laburrean, euskal kultura, euskara, tradizioak, herri-kirolak (baserriko jardueren isla direnak) zein folklorea azalduko dira eta bidaia-agentzia handizkariek Euskadiko hainbat tokitara egindako bisitetan izandako esperientzia kulturalari keinuak egingo zaizkio.

Arantza Madariaga, Basquetourreko zuzendariak ekitaldian azpimarratu du “ Jauregi hau gaur euskal kulturaren txokoa dela, gure kulturaren adierazgarrienaren ideia bat izan dezazuen. Euskera da kultura honen ezaugarririk nabariena, gure hizkuntza eta Europako zaharrena, gaur egun bizirik irauten duena iraganean eta gaur egun gizon eta emakume askok egindako ahaleginari esker, eta zuontzako prestatu ditugun txoko gastronomiko guztietan presentzia duena”.

Ekitaldiari amaiera emateko “Herri Kirolak” izeneko bideoa eman da, egun honetarako, euskal herri-kirol ezagunenetako irudikein espreski egina.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea