Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Herritarrei Arreta Emateko zuzendariak Santanderren azalduko du datuak berrerabiltzeko Eusko Jaurlaritzak duen politika

2010.eko uztailak 28

Alberto Ortiz de Záratek 'Administración Electrónica y Gobierno Abierto (open & e-government)' izeneko mintegian parte hartuko du

Eusko Jaurlaritzako Herritarrei Arreta Emateko zuzendariak, Alberto Ortiz de Zárate jaunak, gaur arratsaldean "Administración Electrónica y Gobierno Abierto (open & e-government')" mintegian hartuko du parte. Mintegia  Santanderreko Universidad Internacional Menéndez Pelayoren (UIMP) udako ikastaroetan sartuta dago.  Hain zuzen ere, Ortiz de Zárate jaunak eguerdian azalduko du Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Irekiaren estrategia eta, are zehatzago, Open Data Euskadi (http://opendata.euskadi.net) programaren bitartez datu publikoak berrerabiltzeko duen politika.  Arratsaldean mahai inguru batean hartuko du parte. Mahai horren izena 'Gobierno abierto y redes sociales, e-Democracia' da. 

Kantabriako Magdalena Jauregia mintegi horren egoitza da. Mintegi horren gai eta ildo nagusia da Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) erabiltzea nolabait Herri Administrazioa herritarrengana eta enpresetara hurbiltzeko helburuz eta, gainera, teknologian oinarrituriko bideak ezartzea politika eta administrazio alorretako erabakietan parte hartzeko.

Iruzkin bat
  • @SUnzurrunzaga
    2010.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News director Atención Ciudadana explica en Santander política de reutilización de datos Gobierno Vasco . http://bit.ly/creAHV

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Director de Atención Ciudadana