Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 41 eee izapidetu zituen irailean

2015.eko urriak 14

Irailean, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegua erregulatzeko 41 espediente izapidetu zituen; hau da, abuztuan baino hiru aldiz gehiago (14), baina 2014ko irailean baino % 21 gutxiago (52).

Iragan hileko espedienteek 241 langileri eragin zioten: 143ri, aldi baterako kontratu-etete gisa; 61i, lanaldi-murrizketa moduan, eta 37ri, kontratu-hutsalketagatik. Espediente guztietatik, 31 aurreko baten jarraipena izan ziren, eta 146 langileri eragin zieten.

Etendura-espedienteak 23 izan ziren; lanaldia murriztekoak, 13, eta hutsalketako espedienteak, 5. Etendura-espedienteek 143 langileri eragin zieten, iazko hilabete berean baino % 32 gutxiagori (209); lan-jardunaldia murriztekoek 61 langileri (-% 54); eta iraungitze-espedienteek 37ri, 2014ko irailean baino % 32 gutxiagori.

Sektoreka, aurreko hilean ez zen EEErik izapidetu lehen sektorean, % 15 eraikuntza-sektoreari eragin zion, % 40 industriari eta % 44 zerbitzuen sektoreari.

Gaur egun, kontratua eteteko eta lanaldia murrizteko 525 espediente daude indarrean; horietatik, 428 aurreko espedienteen jarraipena dira. Hauek dira gehien kaltetutako eskualdeak: Arabako Lautada, Bilbo Handia eta Donostialdea.

 

 

 

OHARRA:

Enplegu Erregulazioko Espedienteen (EEE) estatistika osoa Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean ikus daiteke.

http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45-conttrl/es/contenidos/informacion/estadisticastrabjo/es_esttraba/estadisticastrabajo.html

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak