Berriak
Eu

Berdintasunaren aldeko politiken gaineko kontzientzia aktibatzeko eskatu die EUDELek Europako Udalerriei

2015.eko urriak 14

Ibon Uribek, EUDEL-eko ordezkariak eta Galdakaoko alkateak, lehenengo hitzaldia eskaini du gaur goizean Bruselan, CMREk 2015-2017 agintaldirako Berdintasunerako Batzordearen presidente izendatu ostean. EUDELen talde eragilearen kide da Uribe, eta Europako batzorde horren buruan lortu nahi duen helburuetako bat da Euskadi erreferente bihurtzea, Berdintasunerako politika publikoei dagokienez, udalerrien artean sarean lan eginez eta Euskadiko gainerako erakundeen arteko lankidetzan oinarrituta.

Belgikako hiriburuko topaketan Europako Batzordeko kide diren herrialdeetako tokiko eta eskualdeko agintaritzen ehun bat ordezkari izan dira, baita Europako Parlamentuko eta Batzordeko ordezkariak ere. Ibon Uribe Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidarekin eta Berangoko Alkatea, Maria Isabel Lasarekin, eta Sestaoko gizarte-ongizatearen zinegotzia, Flori Nuñezekin izan da topaketan.

 Presidente berriak 2017ra arte beteko duen bi urteko agintaldiaren ardatzen norabidea zehaztuko duten helburuak zein diren azaldu du, berdintasunerako tokiko politikek eragin handiagoa izan dezaten lortzeko azken xedearekin.

  • Berdintasunerako Batzordea (CMRE) ahalduntzea, bere eragin-esparruan (tokiko eta eskualdeko gobernuak eta esparruan lanean diharduten gainerako erakundeak) bultzada handiagoa izan dezan.
  • Berdintasuna demokraziaren elementu nagusi gisa eta Gobernantza Onaren ardatz gisa finkatzea.
  • CMREko kide diren elkarteetako eta ordezkatzen dituzten tokiko gobernuetako langile politikoen kontzientzia indibidual eta kolektiboaren gaineko kontzientzia hartzen laguntzea.

 

 Konferentzia Bruselako udaletxean izan da gaur. Saio nagusian, Berdintasunerako Europako Gutunak tokiko bizimoduan duen eragina neurtzeko proiektu pilotuaren emaitzak aurkeztuko dira. Gainera, programak hiru tailer paralelo hartzen ditu barne, honako gaiak aztertu eta horien gainean eztabaidatzeko: enpleguan dauden desberdintasunak, erabakiak hartzeko orduan emakumeek duten rol politikoa eta genero-indarkeria.

CMREren Berdintasunerako Batzorde Iraunkorra (Standing Committe for Equality) EBko herrialdeetan Berdintasunerako tokiko politikak koordinatzeko organo gorena da. Europako udalerri eta eskualdeen elkarte nagusietako ordezkariek osatzen dute Batzordea.

 Berdintasunaren Europako Gutunarekin batera, CMREk eskura ditu bestelako zenbait tresna, adibidez, behatoki bat, praktika onak partekatzeko eta berdintasunerako politika publikoek tokiko bizimoduan duten eragina aztertzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ibon Uribe (EUDEL)