Berriak Segurtasuna

Trafiko Zuzendaritzaren kamioiak mugikortasun segurua sustatzen ari dira Seguru baietz / Sí seguro kanpainaren bitartez

2015.eko urriak 14
Eudelekin eta hainbat gizarte-eragilerekin lankidetzan
 
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren Trafiko Zuzendaritzak bi kamioi eta erabilera anitzetarako egokitutako bi karpa ditu, bai eta komunikatzeko zenbait euskarri ere, biztanleei, oro har, helarazteko zein garrantzitsuak diren jokabide seguruak istripuak prebenitzeko. Seguru baietz / Sí seguro lelopean, mugikortasun seguruari lotutako gizarte-eragileek sustatutako jarduera eta ekintzak babesten ditu.
 
Aurreikusi zen 2015 urtean 30 jarduera egitea guztira, hainbat udalerritan, eta dagoeneko 24 gauzatu dira. Jarduerotako lehena martxoaren 15ean egin zen, Bilbon, Bilbo-Bilbo zikloturismo-lasterketan parte hartuz. Egutegia datozen asteetan osatuko da. Saio bat Urdulizen egingo da, ostiralean, urriak 16, eta 2.000-5.000 biztanle arteko beste udalerri batzuetan ere izango dira saioak: esaterako, Zestoa, Getaria eta Ibarran. Horrez gain, azaroaren 15ean Istripuetako Biktimak Oroitzeko Munduko Egunean parte hartuko dugu, Stop Accidentes elkartearen antolaketapean, eta azaroaren 21ean Haurren Eskubideak oroitzeko jaian, Gasteizen.

Josu Zubiagak, Segurtasuneko sailburuordeak, adierazi duenez, «Trafiko Zuzendaritzak prebentzioa azpimarratzen jarraituko du bide-segurtasuna hobetzeko faktore erabakigarri moduan. Jarduerokin, mezua Euskadiko bazter guztietara irits dadin lortu nahi dugu».

Iaz, 28 ekitalditara joan ziren kamioiak: gehienak udalerri txikitan, eta Eudelen lankidetzarekin. Saiootako askotan, haurrak lotzeko sistemak egoki erabiltzeko informazioa jakinarazi zen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko