Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzaren oharra, GurutzetaUOko atal buru lanpostua hornitzearen inguruko epaiaz

2015.eko urriak 13

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Barne Medikuntzako Ataleko Burutzarako lanpostuak hornitzeko deialdiari dagokion sententziaren baiespen partzialaren aurrean –gaur jendarteratu da sententzia–, zera adierazi nahi du:

-        Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak men egiten dio Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak emandako epaiari, zeinak partzialki baiesten baitu Osakidetzak jarritako errekurtsoa.

-        Zentzu horretan, lehiaketa berri bat deituko da Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Barne Medikuntzako Ataleko Burutzarako. Gaur egun, Gabriel María Inclán Iribar doktoreak betetzen du postu hori. Errekurritu den deialdian halako hautaketa-prozesuetan jarraitu ohi diren bideak jarraitu dira; nolanahi ere, deialdi berrian, aintzat hartuko dira epaileak bere erabakian plazaratutako gogoetak eta, beraz, epaimahaiak barne hartuko du IVAPen ordezkari bat.

-        Era berean, Hautatze eta Hornitze Dekretu berri bat prestatzen ari dira, Osakidetzako hautaketa-prozesuei segurtasun juridiko handiagoa emateko, baita buru, ondoko eta gainbegirale postuei dagokien prozesuei ere.

-        Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko atal-burutza hori betetzeko hautaketa-prozesuan, eskarmentu handiko profesionalek osatutako epaimahai bat izan da plaza hori betetzeko hautagai ziren bi pertsonen proiektuak eta merezimendu profesionalak balioztatzeko arduradun. Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak asko sentitzen du epaimahaiak modu zehatzagoan ez begiratu izana prozeduran erabilitako baremoaren aplikazioa.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 13a

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DJacomeNorato
    2015.eko urriak 14

    Comentario de Twitter:
    Nota de Osakidetza ante fallo judicial sobre provisión de jefatura de sección en HUCruces http://t.co/rR1j8qgYYs