Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadik Smart Maritime Alliance-a gidatzen du Open Days 2015 ekimenean

2015.eko urriak 14

2015ean, Open Days ekimenean (eskualdeen arteko topaketa, europar instituzioek antolatua) 11 urtean parte hartu ondoren, Euskadik gidatzen du Smart Maritime Allianceaosatzen duten eskualdeen taldea; hala, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzan ehun pertsona inguru bildu dituen konferentzia bat egin da, bi urteko lan bateratuari bukaera emanez.

Europar instituzioek ekimenaren garrantzia azpimarratu nahi izan dute, Eskualdeetako Lantaldeko presidentearen mezu bat bidaliz; horrekin batera, Europako Batzordearen ordezkarien eta beste europar bazkide batzuen parte-hartze aktiboa bultzatu dute.

 

      Euskadiren gidaritzapean, eta Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzak koordinatuta,  Itsas Aliantzaren partaideak  Euskadi, Liguria, Pays de la Loire, Asturias, Southwest Finland eta Gales dira. Aliantzaren helburua da itsas eskualdeen interesak defendatzea, elkarrekin lan egitea, eta itsas sektoreko lehiakortasun, berrikuntza, prestakuntza eta espezializazioaren alorreko potentzialtasunak aurkeztea.

Europar bazkideen ordezkariekin batera, Ordezkaritzan egindako ekitaldian partaide hauek egon dira Eusko Jaurlaritzaren aldetik: Mikel Antón, Eusko Jaurlaritzako Europar Gaietarako Zuzendaria, eta Marta Marín, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaria. 

Europar instituzioek erakutsitako interes handia Eskualdeetako Lantaldeko presidenteak bidalitako mezuaren bidez adierazi da; izan ere, Markku Makkula finlandiarrak gogoratu du Europako Batzordeak Itsas arroetako Estrategiak abiatu dituela, eta, zehazki, Estrategia atlantikoa. Eskualdeetako Lantaldeko ordezkariak lan bateratuan eta lankidetza-esparruetan igotzen jarraitzearen garrantzia nabarmendu du, eta Smart Maritime Allianceko eskualdeen lana azpimarratu du.

     Euskadiren Ordezkaritzak  Europako Itsas Aliantzaren baitan egin duen lanarekin bat etorriz, Bruselan euskal parte-hartze proaktiboa izan dugu egun hauetan, zeren Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ere parte hartu baitu Open Days 2015eko europar programan. Azpimarratzekoa da, orobat, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburu Ana Oregik europar instituzioen aurrean bideratu duen lan agenda, eta Eskualdeetako Lantaldeak bere osoko bilkura egin duela, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Marian Elorzaren parte-hartzearekin

 

Ehun pertsona inguru elkartu dira Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzan

Europako itsasaldeko eta periferiako 180 eskualdeak biltzen dituen plataforma politikoaren (CRPM) inplikazio proaktiboarekin eta europar instituzioen lankidetzarekin, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzan elkartu diren 100 pertsona inguruk bertatik bertara ezagutu dituzte Europako itsas eremuko eskualde-estrategiak eta lehiakortasuna bultzatzera zuzendutako espezializazio- eta berrikuntza-esparruak, hala nola Vanguard Initiative, inplikazio publiko-pribatuaren adibide konkretuak, eta beste zenbait.

 

Euskadik 11 urtean parte hartu du Open Days ekimenean, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzak koordinatuta

2015eko Open Days-etan, Euskadiren parte-hartzea Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzak koordinatua da. Europar instituzioek antolatuta, Open Days eztabaidarako eta europar eskualde eta hirietako  jardunbide egokien trukerako urteko bilgunea da, hazkundea, enpleguaren sorrera eta lehiakortasuna lortzea xedetzat hartuta. Iaz, 5.500 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten ekimen honetan.

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2015.eko urriak 14

    Comentario de Twitter:
    Euskadik Smart Maritime Alliance-a gidatzen du Open Days 2015 ekimenean http://t.co/S0xTRZzcus

  • @CamiladeEpalzaA
    2015.eko urriak 14

    Comentario de Twitter:
    #Euskadi #basquecountry lidera la Smart Maritime Alliance en los Open Days 2015 http://t.co/oeePhLUAKp

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)