Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

ELGEk azpimarratu ditu teknologia berriak garatzean Eusko Jaurlaritzak izandako lorpenak

2010.eko uztailak 28

Ekonomia Lankidetza eta Garapeneko Erakundeak (ELGE) Plan Avanza betetzeari buruzko txosten bat argitara eman du. Hori Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren ekimena da eta Espainian informazioaren eta jakintzaren gizartea garatzeko helburua du.  Dokumentuak azpimarratzen ditu azken urteotan informazio eta komunikazioko teknologia berriak (IKT) hedatzeko eta aprobetxatzeko izan diren lorpenak eta batez ere goraipatzen du arlo honetan Eusko Jaurlaritzak eginiko lana.

Bere lorpen artean ELGEk azpimarratzen du Open Data Euskadi (http://opendata.euskadi.net) ataria dagoela. Berau proiektu aitzindaria da arlo publikoaren informazioa berriro erabiltzeko. Halaber, azpimarratu du beharrezkoa dela informazio hori berriro erabiltzeko politikak erabat garatu daitezen oinarrizko lau ildoetan aurrerapausoak ematen jarraitzea. Lau ildoak honako hauek dira:

 - Arlo publikoan informazioa elkartrukatzeko kultura bat sustatzea.

- Gobernu Irekiak izan dituen abantailetaz eta datu publikoak berrerabiltzeak ekar ditzakeenetaz ohartaraztea.

- Bermatzea eskaintzen diren informazioak bere erabiltzaileentzat benetan baliagarriak eta erabilgarriak izatea.

- Ekimen horiek estrategia globalekin lotzea haien kudeaketa eta burutzapena eraginkorra izan daitezen.

'Good Governance for Digital Policies: how to get the most out of ICT. The case of Spain's Plan Avanza' ('Gobernantza Ona Politika Digitaletan: nola handitu IKTen ahalmena. Plan Avanza kasua Espainian) da txosten horren izena eta bere 152 orrialdeetan, azken batean, egiten dena da nolabait animatzea Gobernu Irekia-ren ekimenak bultzatzera, betiere helburua delarik arlo publikoaren konfiantza, partaidetza eta gardentasuna handitzea sistematikoki IKT-ak, Web 2.0 eta sare sozialak erabiliz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan