Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak milioi bat euro ingururekin lagunduko ditu nekazaritza, arrantza eta elikaduraren arloko elkarte profesionalak eta sindikatuak. (2015-10-13(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko urriak 13

LABURPENA

ELKARTEAK lerroaren bitartez, nekazaritzako elikadura eta arrantza arloetako enpresa elkarteek 755.000 euroren laguntza izango dute funtzionamendu, ordezkaritza, aholkularitza eta solaskidetza sozialerako

Erakunde sindikalek 201.000 euroren laguntzak jasoko dituzte, nekazaritzaren sektorean jarduera sindikalak eta aholkularitza garatzeko

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiaren bi agindu onartu ditu, nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako enpresa elkarteei eta sindikatuei zuzenduta.

Elkarte eta federazio profesionalei eta enpresarialei bideratutako laguntzak Elkarteak Programaren barruan daude, eta 2015. urterako 755.373 euro izango dira, horietatik 475.000 nekazaritzaren sektorerako, 180.373 arrantzarako eta 100.000 elikagaien arlorako.

Lagunduko diren gastuak hauek dira:

Ordezkaritza lanak, %90eraino.
Funtzionamendu lanak, %50eraino.
Izaera esperimentaleko azterketak eta jarduerak, %100eraino.
Azokak eta lehiaketak antolatzea, %100eraino.

Aurkezteko epea hamabost egunekoa izango da agindu argitaratzen denetik.

Sindikatuentzako laguntza
Izaera sindikaleko Nekazaritzako Erakunde Profesionalei zuzendutako laguntzei dagokienez, agindu arautzailea Kontseiluaren bilera berean onartu da, eta xedea izango da administrazioarekiko solaskidetza sozialeko funtzioak garatzetik datozen gastuak laguntzea, sektoreari dagozkion gaietan, eta halaber jarduera sindikalak laguntzea, nekazaritza sektoreko aholkularitza orokorrerako zein afiliatu zehatzentzat. Horretarako, 2015eko ekitaldian guztira 201.000 euro zuzenduko dira.

Horretarako itzuli beharrik gabeko fondo ekonomikoak emango dira, Nekazaritzako Erakunde Profesionalek aholkularitza organo eta lantalde hauetara joateko eta parte hartzeko sortzen dituzten gastuak ordaintzeko:

- Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Kontseilua eta Batzorde Sektorialak.
- Landaberriren baitan sortutako lantaldeak.

Laguntza horiek lortu ahal izateko aurkezteko epea hilabete bat da, agindua argitaratzen den egunetik zenbatuta.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau