Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

552 plaza atzerrian ingeles, frantses eta aleman ikastaroak egiteko. (2015-10-13(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko urriak 13

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, 2016ko udan Alemanian, Frantzian, Irlandan eta Erresuma Batuan hizkuntza ikastaroak egiteko egonaldietarako deialdia egiten duen Agindua onartu du. 552 plaza deitzen dira, DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko lehen eta bigarren mailetako ikasleei zuzenduta.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak 847. 038 euro bideratuko ditu deialdi honetarako. Osatutako plaza bakoitzak, ondorengo gastuak hartzen ditu barnean: joan etorriko bidaia, Euskadiko hiru hiriburuetatik egonaldia burutuko den herrialdeko hiriraino, bidaia asegurua, matrikula eta ikasketa materiala, ostatua, jatorduak eta ikastaroa burutuko den ikastetxerako hiri-garraioa.

Plaza hauek eskuratu ahal izateko betebeharrak, ondorengo hauek dira: aukeratutako hizkuntzan edo hizkuntzetan gutxienik 6,5eko nota eskuratu izana aurreko ikasturtean, eta aurreko ikasturteko bataz besteko nota eta hautatutako hizkuntzaren arteko batuketan 15,5 puntu edo gehiago lortu izana; 2015ean gehienez ere 19 urte betetzea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau