Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak laguntzen deialdia egin du lehen sektorean eta landa-itsasertz arloan lankidetza jarduerak sustatzeko. (2015-10-13(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko urriak 13

LABURPENA

200.000 euro zuzenduko dira berrikuntza jarduerak sustatu eta garatzeko, landa ingurunearen lehiakortasunean aurrera egiteko, banaketa kate laburren garapena bultzatzeko eta tokian tokiko merkatuak sustatzeko

Eusko Jaurlaritzak, Kontseiluaren azken bileran, lankidetzarako laguntzen 2015eko oinarriak onartu ditu, 200.000 eurorekin, 2015-2020 Euskadiko Landa Garapenerako Programaren barruan.

Neurri horien helburua da lankidetza sustatzea, berrikuntzaren bitartez, landa ingurunearen lehiakortasunean aurrera egiteko, banaketa kate laburren garapena bultzatzeko eta sektoreak berrikuntza proiektuetan parte hartzea eta kooperatzea sustatzeko.

Laguntzak zazpi azpineurriren bitartez antolatzen dira, zeinetan nabarmentzen den Talde Operatiboen sorrera eta funtzionamendua, nekazaritzako produktibitateari eta iraunkortasunari dagokionez. Gainerako seiak xede hauek dituzten ekintzetara zuzentzen dira:

- Produktu, praktika, prozesu eta teknologia berrien garapena
- Turismo zerbitzuen garapena edo komertzializazioa
- Banaketa kate laburren garapena
- Klima aldaketa arintzea edo egokitzea
- Biomasaren hornidura jasangarria energia sortzeko
- Nekazaritzako jardueren dibertsifikazioa, osasun, gizarte integrazio, ingurumen heziketa eta elikadurari lotuta

Lagundu ahal izango diren gastuak hauek dira:

- Azterketa orokorrek, bideragarritasun azterketek eta enpresa planen lanketak eragindako kostuak
- Dinamizazio, bultzada eta animazio jardueren kostuak
- Kooperazio jardueren funtzionamendu kostuak
- Proiektu pilotuak egiteko beharrezko kostuak
- Komunikazio eta dibulgazio jardueren kostuak

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau