Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Arantza Tapia sailburuak inauguratu du Donostian "Meet Basque Country", turismoa merkaturatzeko Euskadin inoiz egin den ekitaldirik handiena eta mundu osoko turismo agentziak bildu dituena

2015.eko urriak 13
  • Euskadin maila horretako ekitaldi bat egiten den lehenengo aldia da; Euskadi sustatzeko eta merkaturatzeko orain arte antolatu den ekitaldirik garrantzitsuena baita.
  • Bidaia-agentzia handizkariak 13 herrialdetatik etorriko dira: AEB, Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Irlanda, Brasil, Turkia, Belgika, Suitza, Holanda, Norvegia, Italia eta Australia.
  • Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak programa zabal bat prestatu du eta Euskadi osoan gauzatuko da, Euskadi ezagutarazteko eta B2B merkataritza-bilerak egiteko nazioarteko profesionalen eta euskal enpresa turistikoen artean.

Gaurtik aurrera eta hilaren 16ra arte, mundu osoko 13 herrialdetako (AEB, Turkia, Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Irlanda, Brasil, Belgika, Suitza, Holanda, Norvegia, Italia eta Australia) 55 bidaia-agentzia handizkari bilduko dituen eta Euskadin inoiz egin den merkataritza turistikoaren ekitaldirik handiena izango da.

Eusko Jaurlaritzako Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak antolatu duen topaketa gaur arratsaldean inauguratu du Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak Donostiako Aquariumeam eta bertan izan dira Donostiako alkate Eneko Goia, Turismo zuzendaria Maite Cruzado, Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalza, Basquetour agentziako zuzendari Arantxa Madariaga eta Turismoko zuzendari Mertxe Garmendia.

«Meet Basque Country» ekitaldiaren helburua da hainbat merkatutako bidaia-agentzia handizkariak workshop handi batean elkartzea, Euskadi eta bertako eskaintza ezagutu dezaten eta sektoreko euskal enpresekin merkataritza-harremanak ezar ditzaten. Hala, bidaia-agentzia handizkari horiek beren herrialdeetan Euskadiren berri eman ahal izango dute, interesdunek herrialdea bisitatzeko edo bertan ekitaldiak eta kongresuak egitea.

Horregatik, Basquetour agentziak programa zabal eta zehatz bat prestatu du bidaia-agentzia handizkarien interesekiko egokia dena. Hilaren 14an eta 15ean, bisitaldi tematikoak egingo dituzte: MICE, hiri-irteerak, gastronomia eta natura. Hilaren 15eko arratsaldean, ordea, kultura- eta kirol-erakustaldiez gozatuko dute, eta 16an, berriz, lan egiteko eguna izango da Bilboko Iberdrola dorrean.

Ekitaldia gaur arratsaldean hasi da Donostiako Aquariumean aurresku batekin eta ongietorria emateko ekitaldi batekin. Bertan, nazioarteko parte-hartzaileei Euskadiri buruzko aurkezpena egin zaie eta euskal gastronomia dastatu ahal izan dute. Itsasoko produktuekin (antxoa, hegaluzea eta bakailaoa) egindako hiru pintxo dastatu ahal izan dituzte. Pintxo horiek hiru txokotan zeuden banatuta, zegokien historiarekin eta, horrela, gure gastronomia bikaina probatu ahal izan dute, «basque style» alderdien artean nagusienetako bat, zalantzarik gabe. Ondoren, Bokado jatetxeak koktail bat eskainiko du.

Bihar, hilak 14, partaideek euskal kultura ezagutu ahal izango dute Gasteizko Eskoriatza-Eskibel jauregian izango den ekitaldi batean, 20:00etatik aurrera. Txalapartaren musikarekin eta herri-kirolen eta euskal dantzen erakustaldi labur batekin hartuko dituzte partaideak eta, jauregiaren barnean, hiru txokotan, euskal gastronomiaren eta artisautzaren berri emango zaie.

  • «Gure eskuak eta irina» (Hands and flavour) taloaren eta euskal pastelaren txokoa izango da. Partaideei taloa nola egiten den erakutsiko diete, ahal izango dute partaideek eta, bitartean, cocktail gazi bat eta euskal pastela eskainiko zaizkie.
  • «Gure eskuak eta gazta» (Hands and cheese) gaztaren txokoa izango da eta Maider Undak (goren mailako kirolari eta Idiazabal gaztagileak) azalduko die produktu hau nola egiten den; bitartean, gazta dastatu ahal izango dute partaideek.
  • «Gure eskuak eta buztina» (Hands and clay) zeramikaren txokoa izango da eta Euskal Buztingintzako Museoko Blanca Gómez de Segurak artisautza-piezak nola egiten dituen ikusi ahal izango dute partaideek. Bien bitartean, zeramikazko ontzietan porrusalda-krema bat jango dute.

Ekitaldi honetan, era laburrean, euskal kultura, euskara, tradizioak, herri-kirolak (baserriko jardueren isla direnak) zein folklorea azalduko dira eta bidaia-agentzia handizkariek Euskadiko hainbat tokitara egindako bisitetan izandako esperientzia kulturalari keinuak egingo zaizkio.

«Meet Basque Country» hilaren 16an amaituko da, Bilboko Iberdrola dorrean, 10:00etatik aurrera, egingo den «Meet Basque Workshop» izeneko merkaturatze-jardunaldi batekin.«   »Workshop honetan, bidaia-agentzia handizkariak hainbat mahaitan banatuko dira eta aurrez hitzartu diren bilerak egingo dituzte euskal enpresekin. Workshopa 13:00etan amaituko da Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzaren hitzaldi batekin.

Hala ere, etorriko diren partaideen erdiak baino gehiagok egonaldia luzatuko du, Euskadin izango direlako asteburuan, interes turistikoko hainbat toki ezagutzen.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @BridgetGosi
    2015.eko urriak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @EventokiaEvents: Eventokia presente en la inauguración del #MeetBasque15 @Basquetour_eus http://t.co/GlnyoF2F7q @arantxa_tapia @aquariu…

  • @EventokiaEvents
    2015.eko urriak 14

    Comentario de Twitter:
    Eventokia presente en la inauguración del #MeetBasque15 @Basquetour_eus http://t.co/GlnyoF2F7q @arantxa_tapia @aquariumss

  • @noeliaddcc
    2015.eko urriak 14

    Comentario de Twitter:
    “Meet Basque Country” comercialización #turismo #Euskadi http://t.co/qZaLAdGTJM

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)