Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ana Oregi: «Klima-aldaketaren arloko prebentzio- eta arintze-neurri nagusien % 80 herrialdeetako eta eskualdeetako toki-mailako administrazioetan diseinatzen eta garatzen da»

2015.eko urriak 14
  • Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak Bruselan egin den Klima-aldaketari buruzko Parisko goi-bileraren atariko Europako eskualdeen bileran parte hartu du
  • «Toki-mailan, soberako energia-kontsumoak saihesten ditugu, garraio orekatua proposatzeaz, hondakinak murrizteaz eta lurralde-plangintza hobe bati loturiko azpiegiturak eraikitzeaz gain»

 

Brusela, 15 10 14

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik eta Europako herrialdeetako eta eskualdeetako ingurumenaren arloko ordezkarien taldeak Bruselan gaur berretsi duenez, «hiriek, eskualdeek eta herrialdeek bermatzen dute klima aldaketaren aurkako kudeaketa eraginkorrena, prebentzio- eta arintze-neurri nagusien % 80 toki-mailan diseinatzen eta garatzen direlako eta tokiko maila horretan bertan soberako energia-kontsumoa saihestu, garraio orekatua sustatu, hondakinak murriztu eta azpiegiturak lurralde-plangintza hobe baten arabera eraikitzen direlako».

 

Ana Oregi Europako hainbat herrialdetako eta eskualdetako ordezkariekin bildu da eta gaur arratsaldean Europako Parlamentuaren osoko bilkuran izango da, gai-zerrendan ingurumenaren arloko gaiak daudelako. Sailburuak klima-aldaketaren aurkako euskal estrategiaren helburua azaldu du; «% 80 murriztea berotegi-efektuko gasen isuriak 2050 urtea baino lehen, herrialde eta eskualde aurreratuenek hartutako konpromisoarekin bat etorriz».

 

Europako eskualdeetako ordezkariek Eskualdeetako Lantaldearen egoitzan egin duten bileran hartu du parte Oregik. Rhône Alpeetako lehendakariorde Bernard Soulage aritu da buru eta hurrengo hauek ere hartu dute parte: Michel Audet Quebecen ordezkaria Europar Batasunean; Michel Dantin, Marie-Christine Vergiat, Sylvie Guillaume eta Izaskun Bilbao Europako Parlamentuko diputatuak; Sergio Chiamparino Piamonteko lehendakaria; Annabelle Jaeger Eskualdeetako Lantaldeko kidea eta Provence-Alpes-Côte d'Azur eskualdeko aholkularia; Pietro Piffaretti Suitzako ordezkaritzaren Ingurumeneko kontseilaria Europar Batasunean; René Souchon Auverniako lehendakaria; Laurent Thieule Eskualdeetako Lantaldearen Legegintzako Jardueren zuzendaria; Mikel Irujo Nafarroako ordezkaria Europar Batasunean; eta Johannes Jung Baden-Württemberg landerraren ordezkaria.

 

Ingurumena 

Bilera horretan, Lyonen uztailean 73 herrialdetako 1.400 ordezkarik parte hartu zuten goi-bileraren ondoren eman diren urratsak azaldu dituzte eta Parisen abenduan egingo den COP-21 baino lehenagorako Europako jardueren egutegia aurkeztu dute. Gainera, «Under2Mou» ekimenarekin bat egin duten eskualdeak aurkeztu dituzte. Hainbat herrialdek eta eskualdek izenpetu dute, tartean, Kaliforniak, Quebecek, Baden-Würtembergek, Euskadik, eta Rhône-Alpeek, berotegi-efektuko gasen isuriak murrizteko eta planetako tenperatura mende amaierarako bi gradu igotzea ekiditeko.

 

«Klima-aldaketaren ondorioak arintzera zuzendutako nazioarteko jarduerak eta ekimenak gauzatzen dira egunez egun. Pasa den asteburu honetan, hegoaldeko hemisferioko herrialdeek ohartarazpen garbi bat egin diete herrialde industrializatuenei; alegia, ez daudela prest planetan sortzen den CO2a xurgatuko duten basoak izatera mugatzeko, guztien ardura denez. Zorionez, aldaketak sumatu dira horretan guztian, Estatu Batuetan zein Txinan, hala nola berotegi-efektuko gas-isurpen handiko ekonomiatan, klima-aldaketari aurre egiteko keinuak egin baitituzte. Euskadin, Europako herrialde eta eskualde aurreratuenetan bezala, klima-aldaketari aurre egiteko gure estrategia partikularrak osatzen ditugu. Paris konpromiso handi baten sorleku behar da izan», adierazi du Oregi sailburuak Bruselan.

 

Oregik adi jarraitu ditu Under2MOU-Eskualdeen eta Herrialdeen Nazioarteko Foroaren gomendioak; planetako tenperatura ez igotzea 2 gradu zentigradu mende amaierarako eta berotegi-efektuko gasen isuriak % 80 murriztea 2050 baino lehen. Hala, Euskadik eta Europako beste eskualde aurreratu batzuek bere garaian hartu zuten konpromiso horrekin bat egiteko gonbita helarazi zaie Europako eskualde guztiei.

 

Informazio gehiago: Gaur-gaurkoz, guztira 42 dira MOU ekimena sinatu duten edo babesa adierazi dioten hiriak, eskualdeak eta herrialdeak. Gehi (+) ikurrak adierazten du gobernuak MOU babesten duela. 1. Acre, Brasil 2. Amazonas3. Azoreak 4. Baden-Württemberg,5. Kalifornia Beherea, Mexiko 6. Euskadi 7. Columbia Britainiarra, Kanada 8. Kalifornia, 9. Katalunia, 10. Txiapas,  11. Cross River estatua, Nigeria 12. Gifu, Japonia 13. Guédiawaye hiria, Senegal 14. Italia (+) 15. Jalisko,  16. Jiangsu probintzia, Txina (+) 17. Katmandu harana, Nepal 18. Los Angeles hiria, 19. Luxenburgo (+) 20. Madeira,  21. Manchester Handia,  22. Mexiko Hiria,  23. Nampula hiria, Mozambike 24. Herbehereak (+) 25. New York, 26. Ipar-mendebaldeko lurraldeak, Kanada 27. Ontario,  28. Oregon,  29. Quebec,  30. Rhône-Alpeak,  31. Rondônia, Brasil 32. San Francisco hiria, 33. Eskozia, 34. Sitxuan, Txina (+) 35. Tocantins, Brasil 36. Ucayali, Peru 37. Erresuma Batua (+) 38. Vancouver hiria,  39. Vermont, 40. Gales,  41. Washington, 42. Zhenjiang hiria, Txina (+) Under 2 MOU-ri buruz informazio gehiago duzu helbide honetan: under2mou.org.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Bernard Soulage, Laurent Thieule