Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Amaitu da Euskal Autonomia Erkidegoko Itsasertza Antolatu eta Babesteko Lurraldearen Arloko Planaren Aldaketari alegazioak egiteko fasea, Barrikabasoko eremuari dagokionez.

2015-10-13

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak sustatu du Euskal Autonomia Erkidegoko Itsasertza Antolatu eta Babesteko Lurraldearen Arloko Planaren Aldaketa, Barrikabasoko eremuari dagokionez (Barrika), Eusko Legebiltzarrak eskatuta. 2015eko urtarrilaren 28an argitaratu zen EHAAn 2015eko urtarrilaren 19ko Agindua, zeinaren bidez aldaketa horren behin-behineko onespena egiten zen, eta agiria jendeaurrean jartzen.

Jendaurreko aldian bi alegazio jaso ziren: partzialki onartu eta kontuan hartu ziren agiria aldatzeko, behin-behieneko onespena egite aldera. Hala, sailburuaren 2015eko maiatzaren 26ko aginduaren bidez egin zen agiriaren behin-behieneko onespena, eta gaur egun behin betiko onespena egiteko izapideak egiten ari dira.

 Eusko Jaurlaritzak positibotzat jotzen ditu egindako ekarpenak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan