Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Euskal Y-aren hiru tarte berri egiteko lizitazio-prozesua martxan

2010.eko uztailak 27

Iñaki Arriola: "Joan den hilean Bergara-Antzuola tarteko lanak hasi zirelarik, sei dira abiadura handiko trenaren Gipuzkoako adarrean obratan dauden tarteak".

Jaurlaritzaren Kontseiluak baimena eman du gaur Euskal Y-aren Gipuzkoako adarrean hiru tarte berri egiteko lizitazio-prozesua hasteko: Urnieta - Hernani, Antzuola - Ezkio Itsaso I (mendebaldea) eta Andoain - Urnieta.

Andoain-Urnieta tartea egiteko aurrekontua 80 milioi euro da, eta 34 hilabeteko  epean egin beharko da.

Antzuola-Ezkio  mendebaldea  tartea egiteko 128.9 milioi euroko aurrekontua izango da, eta 65 hilabeteko epea.

Urnieta-Hernani tarterako berriz, 144.9 milioi euroko aurrekontua, eta 35 hilabeteko epea.

Hiru tarte horien lizitazioarekin Eusko Jaurlaritzak beste aurrerapauso handi bat eman du urtea amaitu baino lehen 761 milioiren esleipenak egiteko.

Joan den hilean Bergara-Antzuola tarteko lanak hasi zirelarik, sei dira abiadura handiko trenaren Gipuzkoako adarrean obratan dauden tarteak: Ordizia-Itsasondo (2,86Km), Beasain ekialdea (2,16Km), Beasain mendebaldea (1,87), Legorreta (3,59), Tolosa (3,79), eta Bergara-Antzuola (4,2).

Horrela bada, Eusko Jaurlaritzak espero du urte amaierako Euskal y-aren Gipuzkoako adarraren % 60 esleituta edo hasita izatea; hau da, adarrak dituen, 76,17  kilometrotatik, 44.

"Aurten bertan, urrian, Ezkio Itsaso - Beasain tarteko obrei ekingo zaien, eta abenduan, Antzuola - Ezkio Itsaso mendebaldea, Tolosa-Hernialde, Andoain-Urnieta eta Urnieta-Hernani tarteetakoak. Hortaz, urtea amaitzen denean 11 tarte izango ditugu obratan", gaineratu du Arriolak".

Eta urtea amaitu baino lehen, gainera, Bergara-Bergara eta Antzuola-Ezkio Itsaso ekialdea tarteetako lizitazio-prozesuak hasiko dira.

Gainera, Jaurlaritzak abiadura handiko trenaren Bilboko, Vitoria-Gasteizko eta Donostiako sarreren kontua desblokeatu eta Espainiako Gobernuarekin akordiora iristea lortu du aurten.

Andoain-Urnieta tartearen xehetasunak

Tarte horrek Andoain eta Urnieta udalerriak zeharkatuko ditu; 2.810 m-ko luzera izango du, baina ia erabat, 2.011, m tunelean joango da, (Andoaingo tunela), eta, era berean, horietatik 72,44 m, tunel aizunean. Horretaz aparte, bi zubi eraikiko dira: Oriako zubia eta GI-131 errepide gainekoa; guztira, 538 m.

Proiektuaren barruan tuneletara iristeko sarbide-kaminoak diseinatu dira, bai eta zerbitzu guztiak lehengoratzeko lanak (kaminoak, zerbitzuak, eta abar), tarte guztirako drainatze-sistema, trenbide-instalazioak, ...

Urnieta-Hernani tartearen xehetasunak

Ibilbideak bi udalerri zeharkatuko ditu soilik: Urnieta eta Hernani, 5.250 metroko luzera izango du. Zatirik handiena tunelean doan (Urnietako eta Hernaniko tunelak) 3.651 metroko luzerarekin; horietatik 668 metro tunel aizunean joango dira (Urnietako eta Errotarango tunel aizunak) eta 57 metro, GI-131 Urumea autobiaren azpitik igarotzeko kutxak hartuko ditu. Horretaz aparte, bi zubi eraikiko dira: Ubaran errekaren eta Urumea ibaiaren gaineko zubiak; bien artean, 964 metro egiten dute.

Trazaduraren amaieran hurrengo tartearen lotzen da, Hernani-Astigarragarekin; baina tarte horretako eraikuntza-proiektua oraindik idazten ari dira.

Proiektuak, besteak beste, honakoak ere hartzen ditu: tunel-ahoetarako sarbide-kaminoak, ukitutako zerbitzu guztiak lehengoratzeko lanak eta trenbide-instalazioak. Gainera oso kontuan izan dira obra ingurumenean txertatzeko neurriak, begi-inpaktua ahalik eta txikiena izan dadin.

Antzuola-Ezkio mendebaldea xehetasuna

Tarteak Antzuola eta Urretxu zeharkatuko ditu, 3,56 km-ko luzeran.

Trenbideak zeharkatuko duten lurraldea malkartsua da, aldapa handiekin eta bailara itxiekin, eta horrek ia zati guztia tunelean egitera behartzen du; hobi biko tunela proiektatu da:

Zumarragako tunelak; ekialdeko ardatzak 2.8 Km-ko luzera hartzen du, eta mendebaldekoak, 2.5 Km-koa. Ibilbide horretan bertan 495 m-ko luzera izango duen zubi bat egingo da Deskarga errekaren gainean. Tartea Antzina errekaren ibian lotuko zaio aurreko tarteari eta hurrengoarekin Zumarragako tunela igaro eta berehala.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola