Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Getariak eta Zarautzek euren turismo baliabide nagusiak online aplikazio berritzaile baten bidez aurkeztu dituzte

2015.eko urriak 09
  • Basquetourrek finantzatuta eta bultzatuta, proiketua Batura Mobile enpresak, Getaria eta Zarauzko Turismo Bulegoen laguntzarekin, garatutako pilotoa da.
  • Turismoaren Euskal Agentziak bultzatutako mota honetako bigarren esperientzi berritzailea da, Vitoria-Gasteizen Tecnaliarekin egindakoaren ostean.
  • Helburua aplikazio turistikoa duen teknologia sektorearekin eta Euskadira datozen bisitariekin frogatzea da eta balio izanez gero, merkaturatzea.

Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak, Getarian eta Zarautzen, herri bion sustapen turistikorako teknologia berriak erabiltzen dituen proiektu pilotu bat jarri du martxan.

Proiektua Batura Mobile enpresak garatu du eta kostaldeko bi herrietako Turismo Bulegoetan gauzatuko da pilotoa. Basquetourrek, iaz Gasteizen eta Tecnaliaren eskutik martxan jarritakoaren ostean, bultzatutako eta finantzatutako era honetako bigarren esperientzi teknologikoa da.

Bere helburu zehatza aplikazioaren bidegarritasuna frogatzea da eta, bere kasuan, Euskadiren sustapenean eta merkaturaketan erabili daitezkeen aplikazio teknologikoak merkaturatzea. Beti ere, sektorean modernizazioa eta berrikuntza bultzatzeko asmoarekin, ezagutzaren transferentziaren bidez eta bere lehiakortasuna hobetuz. Guztia 2020 Euskal Turismoaren Plan Estrategikoaren arabera.

ZER DA JOKOTUR?

“Jokotur” Batura Mobile enpresak IOS eta Android-erako garatutako aplikazioa da, Zarautz eta Getariako baliabide turistikorik garrantzitsuenak bisitariei, joko baten bidez, erakusteko. Sendiei eta, batez ere, umeei zuzendutako aplikazioa da eta lau hizkuntzatan aurkezten da: euskera, gaztelera, frantseza eta ingelesa.

Jokoa ghymkana antzeko baten datza, non jokalariak puntu edo toki turistiko batetik bestera joateko ibilbide bat egin eta galdera edota froga erraz-errazak gainditu behar dituen. Guztia 8 puntu edo toki dira ikusi beharrekoak, 4 herri bakoitzeko:

Zarautzen:

  • Zarauzko merkatua
  • Iñurritza biotopoa
  • Axi Muniain Surf Eskola (Surfing Euskadi turismo-produktu klubeko bazkidea)
  • Euskalduna Jatetxea (Euskadi Gastronomika turismo-produktu klubeko bazkidea)

Getarian:

  • San Anton Mendia (“Getariako arratoia” izenarekin ezaguna)
  • Juan Sebastián Elcano eskultura
  • Maisor Denda (Euskadi Gastronomika klubeko kidea)
  • Balenciaga Museoa (euskal turismoaren Top baliabideetariko bat).

Ibilbidea egun baten baino gehiagotan egiteko pentsatuta dago baina egun baten ere egin daiteke. Turismo Bulegoetan hasi eta amaitzen da.

Bisitariek jokoari buruzko informazioa bi herrietako Turismo Bulegoetan jasoko dute, bertan azalduko zaie aplikazioa nola jaitsi eta jokoa zetan datzan.

Jokalariek behin 8 tokietatik 3 bisitatu ondoren eta egiten zaizkie galderei zuzen erantzun ondoren, kode bat ematen zaie eta horrekin bi turismo bulegoetariko edozeinetan aurkeztuz gero, sari bat jasoko dute: margo kutxa bat, margozteko liburutxo bat, txapel bat, buff bat edo poltsa bat.

Aplikazioak inkesta erraz bat ere badu jokalariak zenbateraino ikusten duen jokoa aproposa, erakargarria jakiteko.

“Jokotur” urriaren 9an jarriko da martxan eta hilaren 30era arte edo sariak agortu arte mantenduko da.

Basquetourrek, gainera, Turismo Bulegoetan emango den liburuxka bat egin du 4 eurotako beherapenarekin, parte hartzaileek Balenciaga Museoan, Axi Munianen Surf Eskolan, Maisor dendan eta Euskalduna jatetxean erabili ahal izateko.

Zergatik Zarautz eta Getaria?

  • Elkarren ondoan dauden bi herri direlako eta batetik besterako ibilbidea oinez egin daitekeelako.
  • Bai Zarautzek eta baita Getariak ere, “Jokotur”-en lanean hasi aurretik, ekimen berritzaile baten parte hartzeko interesa agertu zutelako.
  • Gutxienez, TOP baliabide turistiko bat dutelako.
  • Ekimenean Surfing Euskadi edota Euskadi Gastronomika klubetako enpresek parte hartu dutelako eta, aukeraketan, baldintza honek lehentasuna zuen.

Batura Mobile-ri buruz.-

Batura Mobile 2006an, euskarri mugikorretarako mugikortasun eta garapen irtenbideak eskaintzeko asmoarekin sortutako enpresa da. Enpresarentzat Turismoa, hasieratik, jarduera garrantzitsua izan da eta arlo honetan hainbat erakunde publiko eta pribatuentzako egin du lan, esaterako Kolonbiako, Euskadiko edo Kantabriako Gobernuak,…

Jokotur Batura Mobilek Gamifikazio deritzonerako Aplikazio Mugikorrak sortzeko apostua da eta turismo arlotik beste arlo batzuetara eraman daitezke: prebentzio, sozializazio kanpainak etabar…

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2015.eko urriak 11

    Comentario de Twitter:
    Batura y Basquetour desarrollan un juego de promoción turística de Zarautz y Getaria http://t.co/NqWL3B6nu2

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)