Berriak
Eu

Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikorako Plan Hidrologikoaren eta Uholde Arriskuaren Kudeaketa Planaren Proiektuak (2015-2021erako EAEko Barneko Arroen Eremuan): ekarpenak egiteko fasea amaitu da

2015.eko urriak 09

Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren EAE Barneko Arroen eremuko Plan Hidrologikoaren Proiektuaren Proposamenak (2015-2021 berrikuspena), Uholde Arriskuaren Kudeaketarako Planaren Proiektua (2015-2021) eta bi planen Ingurumen-iraunkortasun Txostenak kontsulta eta informazio publikorako epea izan dute. Prozesu hori guztia honako araudi hau jarraituz prestatu da: Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 6ko 907/2007 Errege Dekretuaren 74 artikulua; Uholde Arriskuaren Ebaluazio eta Kudeaketarako uztailaren 9ko 903/2010 Errege Dekretuaren 13.3 eta14.3 artikuluak; eta Plan eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoa arautzen duen urriaren 6ko 211/2012 Dekretuaren 12. artikulua.

Horrekin batera eragindako Administrazio Publikoentzat eta interesa zuen publikoarentzat ere kontsulta prozesua ireki zen, bi planen Ingurumen-Ebaluazio Estrategikoaren izapidetzearen prozedura jarraituz.

Fase horiek guztiak 2015ko ekainaren 30ean amaitu eta egokitzat hartutako ekarpen eta iradokizunak behin betiko agirietara gehitu ondoren, Ingurumen Administrazioko zuzendariaren irailaren 10ko Ebazpenak adierazitakoaren harira bi planen Ingurumen-memoria egin da. Horrela, 2015ko irailaren 16an Lurraldearen Antolaketa Batzordeak bi planen aldeko txostenak egin ondoren, horren bestez bi planek Uraren Kontseiluaren aldeko txostenak jaso zituzten eta baita Erabiltzaileen batzarrarenak ere. Erabiltzaileen batzarrak erabaki egin zuen Gobernuaren Kontseiluari proposatzea, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren bitartez, izapidetzea jarraitzea.

Prozesu horren informazio, kontsulta eta partehartze publikoaren emaitzak ondorengo bi agirietan jaso dira

Era berean , bi planen behin betiko agiriak Uraren Euskal Agentziaren webgunean eskuragarri daude

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau