Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Klimari buruzko Parisko Biltzarra (COP21) hasi aurreko jarduerak aztertuko ditu Ana Oregi´k Bruselan, Europako beste eskualde eta herrialdeetako ordezkariekin batera

2015.eko urriak 09
  • Eskualdeetako Lantaldea eta ICLEIren lanerako jardunaldia

 

Datorren asteazkenean, urriak 14, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik De Lyon en juillet 2015 à París en décembre; quelle place por les collectivités territoriels? (2015eko uztaileko Lyongo bileratik abenduko Parisko biltzarrera: zein da lurralde-erakundeen lekua?) topaketan parte hartuko du, Europako beste eskualde batzuetako arduradunekin batera. Bilkura horren helburua da Nazio Batuen COP21 biltzarraren aurretik, herrialdeek eta eskualdeek gauzatu beharreko jarduerak zehaztea.

 

Bilera Eskualdeetako Lantaldearen egoitzan (Rue Belliard 99-101, Brusela) izango da,12:15ean, eta Rhône Alpeetako lehendakariorde Bernard Soulage arituko da buru. Ana Oregik ez ezik, hurrengo hauek ere hartuko dute parte: Michel Audet Quebecen ordezkaria Europar Batasunean; Michel Dantin, Sylvie Guillaume eta Izaskun Bilbao Europako Parlamentuko diputatuak; Sergio Chiamparino Piamonteko lehendakaria; Annabelle Jaeger Eskualdeetako Lantaldeko kidea eta Provence-Alpes-Côte d'Azur eskualdeko aholkularia; Pietro Piffaretti Europar Batasunean dagoen Suitzako ordezkaritzaren Ingurumeneko kontseilaria; René Souchon Auvergneko lehendakaria eta Laurent Thieule Eskualdeetako Lantaldearen Legegintzako Jardueren zuzendaria.

 

Teknikariak eta goi mailako ordezkariak ere joango dira. Hala, Lyonen lortutako akordioak nola garatu jorratuko dute, eta Parisko COP21 egin aurretik Europak gauzatu beharreko ekintzen egutegia ezarriko dute. Bestalde, mende honen amaieran planetaren tenperatura bi gradutik gora ez igotzeko berotegi-efektuko gasak gutxitzeko «Under2MoU» ekimenean zer eskualdek hartuko duten parte jakinaraziko dute (Kalifornia, Quebec, Baden-Würtemberg, Euskadi eta Rhône-Alpes, besteak beste).

 

Ostegunean, urriak 15, Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuorde Iosu Madariaga Europa eraldatzeko ekintza potentzialak aztertuko dituen ICLEIren bilerara joango da. Rhône-Alpeak eskualdeak Europar Batasunean duen egoitzan egingo dute (Rue du Trône 62, Brusela). Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde politika sailburuorde Iosu Madariagarekin batera, han izango dira Bernard Soulage Rhône-Alpeetako lehendakariordea, Pex Langenberg Rotterdamgo alkateordea (Herbehereak) eta Wolfgang Teubner ICLEIren Europarako Eskualde zuzendaria. Euskadiko ordezkariak gure lurraldeak ingurumenari dagokionez bizi dituen eraldaketa eta moldaketez hitz egingo du. Datorren urteko martxoan ICLEIk Euskadin egingo du urteko biltzarra, eta ia mila pertsona partaide izango ditu

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Bertrand Soulage,Michel Audet, Michel Dantin, Sylvie Guillaume,Izaskun Bilbao, Sergio Chiamparino,Annabelle Jaeger,Pietro Piffaretti, René Souchon