Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Gobernuak www.euskadi.eus berria aurkeztu du: atari moderno eta erabilerraza, guztiz irisgarria, herritarrekin elkarreragireko

2015.eko urriak 09
  • Eusko Jaurlaritzaren webgune ofizialak 41 milioi bisita jasotzen ditu urtero; beraz, izapideak ahalik eta gehien erraztuko dituen eta pertsonei denbora eta administrazioari kostuak aurreztuko dizkien diseinua bilatu zaio.
  • Online espazio publiko berria gobernamendu onaren balioetan oinarritu da. Horregatik, irekia eta gardena izatea, eta herritarrei politika publikoetan parte hartzeko aukera ematea lehenetsi da.
  • Berrikuntzak Eusko Jaurlaritzaren konpromisoari erantzuten dio; hain zuzen, zerbitzu publikoen kalitatea eta eraginkortasuna etengabe hobetzeko konpromisoari, iaz onartutako 2016 Berrikuntza Publikoaren Plan Estrategikoan adierazten zen moduan.

Eusko Jaurlaritzako eledun eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak gaur goizean aurkeztu du www.euskadi.eus berria, Eusko Jaurlaritzak herritarrekin elkarreragiteko jarri duen webgune berria. Jauzi kualitatibo bat da, eta guztiz online dagoen agertoki berri batera darama Euskadiko administrazio Publikoa: erabat egokitua eta iritsi-erraza da, ahalik eta gehien samurtu dira izapideak, eta zuzeneko hizkuntza, argia eta garbia, darabil.

Aurkezpena Bilbon egin dute, Euskadiko Agiritegi Historikoan, eta zuzendari hauek hartu dute parte: Javier Bikandi, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko sailekoa, eta Luis Petrikorena, Gobernu Irekikoa. Esparru horiexek izan dira aldaketaren aitzindari, EJIErekin (Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea) lankidetzan, eta Gobernuaren beraren baliabideak erabiliz osoki.

DISEINU BERRIA

Euskadiko Administrazio Publikoaren webgune berriak Eusko Jaurlaritzaren konpromisoari erantzuten dio; hain zuzen, gobernamendu onaren balioekiko duen konpromisoari: gardentasuna, parte-hartzea eta herritarrei ematen zaizkion zerbitzu publikoen kalitatea eta eraginkortasuna etengabe hobetzea, teknologia berrien bitartez. Berrikuntza Publikoaren Plan Estrategikoan adierazitako eta Gobernu-kontseiluak onartutako konpromisoak aurrerapauso handia eman du gaur bere helburu nagusia lortzeko bidean: herritarrei online elkarreragiteko gune oso bat eskaintzea, denbora aurreztuko duena, herritarren benetako premiei erantzuteko gai dena, eta haiei politika publikoetan bete-betean parte hartzeko aukera zabalduko diena.

www.euskadi.eus webguneak pertsonak kokatu ditu aldaketaren-erdigunean; hala, elkar-harremanetarako eremu berria sortu da, errazagoa, azkarragoa eta hobe antolatua. Jakina, bi hizkuntzetan dago.

2004an sortu zenetik ere, zerbitzu publikoko bokazioarekin pentsatu zen, Euskadiko administrazio guztien elkargune moduan. Horregatik, beste euskal erakundeen webguneen estekak ere sartu dira hasiera-orrian: hiru foru-aldundienak, hiru Batzar Orokorrenak, Eusko Legebiltzarrarena, EUDELena, Euskadiko udalerrienak, etab.

41 MILIOI BISITA

www.euskadi.eus atari-sareak 41,1 milioi bisita jaso ditu azken urtean. Bildutako datuen arabera, 13,2 milioi erabiltzailetik gora zenbatu dira (IP desberdineko gailuak), eguneko 24 orduetan informazio-eskean.

Azken urtean, esponentzialki hazi da mugikorretatik eta tabletetatik egindako bisiten kopurua; horregatik, guztiz egokituta dago webgune berria, edozein gailutik nabigatzeko, dela finkoa dela mugikorra.

  • Ordenagailuak: 29 milioi bisita/urtean, % 69,5.
  • Telefono mugikorrak: 9,8 bisita/urtean, % 24,7.
  • Tabletak: 2,3 bisita/urtean, % 5,8.

Herritarren intereseko arloei dagokienez, hauek dira bilaketa ohikoenak: diru-laguntzen eta laguntzen arlokoak, enplegua bilatzekoak edo prestakuntza jasotzekoak, eta informazio meteorologikoa. Horregatik, www.euskadi.eus webguneko azal-orrian, zuzeneko esteka errazak sortu dira hiru esparru horietara iristeko.

Bisita-kopuruari erreparatuz gero, agerian geratzen da gai hauek sortzen dizkietela interes gehien herritarrei Eusko Jaurlaritzarekin duten online harremanean:

  1. Enpleguari, prestakuntzari, DBEa eskuratzeari, Lanbideri, etab. lotutako kontsultak (% 39,56).
  2. Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentziaren guneko eguraldi-iragarpenak. (% 19,60)
  3. Euskarari lotutako kontsultak: Elhuyar hiztegia, Euskalterm, IVAP edo HABE. (% 15,38)
  4. Hezkuntza, diru-laguntzak eskuratzea, hizkuntza-eskolak, ikasleak eta irakasleak. (% 9,86)
  5. Osasuna eta Osakidetza. (% 5,56)
  6. Ordainketa-pasabidea, EHAA, Euskadiko Administrazio Publikoaren lan-poltsetarako sarbidea, langile publikoen prestakuntza, etab. (% 5,17)
  7. Turismo, ibilbideak eta kirol-ekitaldiak, Gazte-txatela, auzolandegiak gazteentzat, etab. (1,52%)
  8. Etxebizitza eta ETXEBIDE. (% 0,92)
  9. Administrazio publikoarekin kontratuak dituzten enpresei buruzko kontsultak, inportazioak, esportazioak, etab. (% 0,87)

10. Kulturari eta kirolari lotutako kontsultak: euskal dantzak, Euskadiko liburutegi publikoak, museoak, etab. (% 0,57)

11. Familientzako politikei, izatezko bikoteei, adopzioei, etab. buruzko kontsultak (% 0,49)

Diseinu berrian, herritarren parte-hartzea lehenetsi da halaber; hortaz, herritarrek beren iritzia emateko gune bat du atariak, erabiltzaileen uste, iradokizun nahiz hobekuntza-proposamenak biltzeko. Era berean, www.euskadi.eus osoan ageri da, zeharka eta modu jarraian, gobernu irekiaren eta gobernuaren politika publikoetan parte hartzeko eremua: Irekia

EUSKARAREN SUSTAPENA

www.euskadi.eus berria guztiz elebiduna da eta .eus domeinua darabil; izan ere, Eusko Jaurlaritzak hasiera-hasieratik babestu du PuntuEus fundazioak euskara sustatzeko eta Euskadi mundu digitalean kokatzeko egindako lana. Domeinu aldaketak hiru herrialde-helburu hauek lortzeko aukera emango du: Internet eta teknologia berriak sozializatzea, Euskadi atzerrian sustatu eta proiektatzea eta euskararen modernizazioan aurrera egitea.

2016 ORTZIMUGA 

Eusko Jaurlaritzak onartutako Berrikuntza Publikoaren Planak 2016 finkatzen du lanerako eta ezarpenerako ortzimuga gisa; aurreikusi denez, data horretan amaituko da gaur bere lehen faseari ekingo dion webgune honen diseinu berria ezartzen ere. 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @fevas
    2015.eko urriak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Gorabide: .@Gob_eus presenta http://t.co/qwrIGt93WP, un moderno portal de uso sencillo y plenamente accesible. http://t.co/EGRqqEZs1v @…

  • @UTBasqueClub
    2015.eko urriak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @andercaballero: The #Basque Government launches its new web http://t.co/L8QUPEBg8w @Gob_eus #BasqueCountry http://t.co/kpiiKdDYQA http:…

  • @ibartolome
    2015.eko urriak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gorabide: .@Gob_eus presenta http://t.co/qwrIGt93WP, un moderno portal de uso sencillo y plenamente accesible. http://t.co/EGRqqEZs1v @…

  • @Gorabide
    2015.eko urriak 12

    Comentario de Twitter:
    .@Gob_eus presenta http://t.co/qwrIGt93WP, un moderno portal de uso sencillo y plenamente accesible. http://t.co/EGRqqEZs1v @irekia

  • @EuskalKazeta
    2015.eko urriak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @andercaballero: The #Basque Government launches its new web http://t.co/L8QUPEBg8w @Gob_eus #BasqueCountry http://t.co/kpiiKdDYQA http:…

  • @andercaballero
    2015.eko urriak 10

    Comentario de Twitter:
    The #Basque Government launches its new web http://t.co/L8QUPEBg8w @Gob_eus #BasqueCountry http://t.co/kpiiKdDYQA http://t.co/F0OI9GWFjy

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)