Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek bere autobusen Donostiako ibilbidea aldatuko du datorren igandean

2015-10-08

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak, aldatu egingo du bere autobusen Donostiako ibilbidea datorren igandeko, urriaren 11ko, goizean, “HIRU HONDARTZAK” proba dela eta.

Zumaia – Donostia (N-634 errepidetik) lineako zerbitzuan sartuko diren aldaketak hauek izango dira:  

•    Irteerak Donostiatik: goizeko 11:00etakoa eta 12:00etakoa Pio XII-tik Etorbidera joango dira, Urbieta kaletik Pio XII-raino jarraitzeko. Bertatik Pio Barojatik jarraituko da Zumalakarregira heltzeko, bertan ohiko ibilbidea hartuz.

•    Sarrerak Donostiara: 10:30etan Zumaian abiatuko den zerbitzuak, Donostian Zumalakarregiko geralekuan geratu ondoren, bidetik (Pio Baroja) jarraituko du, Pio XII-ra heltzeko. Zerbitzu horretan zerbitzurik gabe geratuko da San Martingo geralekua.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakian, www.euskotren.es webgunean eta twiterreko @euskotrenEJGV estekan jaso dezakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko