Berriak Kultura
Eu

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskaltegi homologatuak laguntzeko ahalegin handia egin du eta laguntza sendoa izango dute

2010.eko uztailak 26

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskaltegi homologatuak laguntzeko ahalegin handia egin du eta, iaz bezalaxe, laguntza sendoa izango dute

HABE-k 21.550.000 euro bideratuko ditu 2010-2011 ikasturtean euskaltegi homologatuak laguntzeko. Koituntura ekonomikoak hala behartuta kopurua jakiteko aurreko urteetan baino gehiago itxaron behar izan bada ere, diru-laguntzetan ahalik eta murrizketa txikiena egotea lortu da: % 1,6koa.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak joan den ekainaren 24an jakinarazi zuen bere esku zegoen guztia egingo zuela, HABE-k euskaltegi homologatuetara bideratzen dituen diru-laguntzetan murrizketak ahalik eta txikienak izan zitezen, eta halaxe izan da. Izan ere, 21.550.000 euro bideratuko dira 2010-2011 ikasturtean euskaltegi homologatuak laguntzera. Iazko urtearekin alderatuta beraz, murrizketa % 1,6koa da. Koiuntura ekonomikoak behartutako murrizketa izan da, krisi ekonomikoari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriek HABE-ri ere eragin baitiote, neurri txikian izan arren. Euskaltegiei zuzenean horren guztiaren berri eman diete Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Eugenio Mujika HABE-ren zuzendariak gaur 14:00etan hasita HABE-ren Donostiako egoitzan egin duten bileran. Diru-laguntzen beherapena bileran parte hartu duten inoren gustukoa izan ez den arren, egoera ekonomikoak hala behartuta hartutako neurria izan da.

Euskaltegi homologatuetara bideratuko diren diru-laguntzez gain, HABE-k diru laguntzak ematen dizkie aurreko ikasturtean maila bat gainditu duten ikasleei ere. 2009-2010 ikasturtean maila gainditu zuten ikasleei emango zaien diru-laguntza aurreko urteko berbera izango da: 1.850.000 eurokoa.

Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendi baikor agertu da euskaltegi homologatuak laguntzeko 2010-2011 ikasturtean bideratuko den diru kopuruarekin: "Esan genuen euskararen sustapenera bideratutako aurrekontuetan ahalik eta murrizketarik txikiena egon zedin ahal genuen guztia egingo genuela, eta halaxe egin dugu eta emaitza begi aurrean daukagu. Izan ere, krisi ekonomiko garaian diru-laguntzak mantentzea lortu dugula esan daiteke". Auzmendiren esanetan, "Sailburuordetzak oso argi ikusten du euskaltegi publikoak zein pribatuak ezinbesteko bitartekariak direla euskararen normalizaziorako".  Zentzu berean mintzatu da HABE-ren zuzendari Eugenio Mujika ere: "Nahiz eta diru eta giza-baliabideak zenbait unetan urritu, ilusioz jarraitu behar dugu lanean. Izan ere, lehentasunak aurrean ipiniz zenbait arlotan erritmoa geldoxeagoa izanik ere, inoiz ez da gure lana geldituko".

Eusko Jaurlaritzaren oinarrizko egitekoa da euskararen irakaskuntza sustatzea, euskaltegien eta HABE-ren elkarlana sendotuz. Zentzu horretan, euskaltegien lana ezinbestekotzat jotzen du euskaltegien ahalegina euskara herritarrengana hurbiltzeko. Une honetan helduen irakaskuntzak duen garrantziaren adierazle dira 104 euskaltegi, 1.500 irakasle eta 40.000 ikasle. Mujikaren hitzetan, HABE-ren lana eta euskaltegien jardun profesionala eredu bihurtu dira Europako hizkuntza askoren berreskuratze ahaleginetan ari diren erakundeentzat: "Honek bide egokia jorratzen ari garela esan nahi du". Mujikaren aburuz halere, HABE-k eta euskaltegiek erronka garrantzitsuak dituzte aurrera begira ere: finantziazio sistema hobetu, curriculuma osatu, azterketak kudeatu, ikas-materiala sortu, teknologia berriak irakasluntzan txertatu, komunikabideekin elkarlana aregotu, eta irakaskuntza prozesua ebaluatuzea, besteak beste.

Iruzkin bat
  • @AsocOtraescuela
    2012.eko urtarrilak 15

    Comentario de Twitter:
    "Eskola 2.0 es una apuesta por la modernizacion del sistema educativo,por la igualdad y por la enseñanza personalizada" http://t.co/7rquOpR9

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko