Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak deitoratu egin du PPk bakegintza eta bizikidetzaren arloan eman duen "atzerapausoa"

2015.eko urriak 07

Eusko Jaurlaritzak deitoratu egiten du PPk, legebiltzarreko ponentzia erretiratuko duela iragarrita, bakegintza eta bizikidetzaren arloan eman duen "atzerapausoa". Horixe adierazi du gaur Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak, Euskadiko PPren presidente Arantza Quirogaren erabakiaren berri izan ondoren.

Madrilen Justiziako Sektore Konferentzia hasi aurretik egin dituen adierazpenetan, Erkorekak deitoratu egin du PPk Eusko Legebiltzarrean erregistratutako Asakatasuna eta Bizikidetza Ponentzia sortzeko mozioa erretiratu izana, eta gaineratu du Euskadiko gizartearekiko “sintonia eta konpromiso eza” islatzen duela, herritarrak alderdi politikoek elkarrizketei irmo heltzea eta akordio bat lortzea eskatzen ari baitira.

Erkoreka argi mintzatu da, eta adierazi duenez, “gaur atzo baino okerrago gaude”, izan ere, Euskadiko popularren liderrak gaur goizean iragarritakoarekin “ateak itxi zaizkio elkarrizketari”. Eusko Jaurlaritzak gogora ekarri du pasa den asteartean PPk aurkeztutako ekimenarekin pentsa zitekeela alderdi politiko guztien artean elkarrizketak areagotzeko aukerak zeudela, oso beharrezkoa dena, bere iritzian. “Edonola ere, erabaki hau danbateko bat da elkarrizketaren aurka”, gaineratu du.

KONTZERTU EKONOMIKOA ETA KUPOA

Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa birmoldatzea beharrezkoa zela eta hori PSOEko askok uste zuela adierazi zuen Andaluziako Juntako presidente Susana Díazek, eta Erkorekak gogora ekarri du Iñigo Urkullu lehendakaria eta alderdi horretako idazkari nagusi Pedro Sánchez orain gutxi bildu zirela, eta honek ez zuela auzi horren gainean iritzi bera adierazi.

Erkorekak hizpide izan du, halaber, Ogasun eta Herri Administrazioen Ministerioak egindako txosten baten filtrazioa, autonomia-erkidegoek Kontzertu Ekonomikoari buruz duten iritzia biltzen duena.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)