Berriak
Eu

Ihobe da EAEko lehendabiziko erakunde publikoa teknologiaren zaintzari buruzko AENOR ziurtagiria lortzen

2010.eko uztailak 26

Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak Teknologiaren Zaintzari buruzko ziurtagiria jaso du AENORen eskutik, UNE 166006 arauaren arabera.  Luz Emparanza EAEko ordezkaritzaren zuzendariak gaur eman dio aipatutako ziurtagiria Ihobeko Zuzendari Nagusia den Fernando Barrenecheari, azken erakunde horren egoitzan egindako ekitaldian.

Ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa da Teknologiaren Zaintzari buruzko AENORen ziurtagiria lortu duen Espainiako lehendabiziko sozietate publikoa. Aipatutako ezaugarrien araberako sistema ezartzeak ingurunea behatzea ahalbidetzen die erabiltzaileei. Ezinbestekoa da hori, I+G+B arloko proiektuak eta kudeaketa sistemak garatu ahal izateko eta, aldi berean, erakundearen kokapen estrategikoa eta I+G+B arloko helburuak zehazteko erraztasunak eskaintzen ditu.

Ihoberen kasuan, Ingurumen Behatokia da funtsezko zaintza bitartekoa. Gainera, bitarteko horren bidez lortutako emaitzak bezero gako askori helarazten dizkio. Bitarteko horri esker, 400 iturri garrantzitsuetako informazioa bildu daiteke eta, ondorioz, ingurumen-merkatuaren hainbat alderdirekin lotutako erronkak eta joerak ezagutu.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Sozietate Publikoa AENORen I+G+B Kudeatzeko Sistema UNE 166002 arauaren arabera bere egiteko bidean da. Ihobek bi ziurtagiriak lortze aldera abian jarritako lan-ildo hori Kalitatearen Kudeaketarako Europako Fundazioak (EFQM) zehaztutako irizpideen araberako hobekuntza etengaberako politikaren barruan kokatzen da. Era berean, Eusko Jaurlaritzak korporazioko gobernu onerako zehaztutako irizpideak betetzen ditu.

UNE 166002 arauaren araberako I+G+B Kudeatzeko Sistemak I+G+B antolatu eta kudeatzeko irizpideak eskaintzen dizkie erakundeei; baliabideak kudeatzea, helburuak planifikatu eta kontrolatzea, baita proiektu berritzaileen zorroa egokiro kudeatzea ere. Eskaintzen dituen abantailen artean aipa genitzake, batetik, erakundearen kudeaketa sisteman I+G+B txertatu ahal izatea errazten duela, eta, bestetik, I+G+B arloan behar bezalako inbertsioak eta kudeaketa egiten direla frogatzen duela.

AENOR Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkarteak normalizazio eta ziurtapen jardueren bidez enpresen kalitatea eta enpresa horien produktu eta zerbitzuena hobetzera bideratutako erakundea da. Hartara, ingurumenaren babesa areagotzen du eta, ondorioz, gizartearen ongizatea.

Iruzkin bat
  • @Sylarious
    2010.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Ihobe se convierte en el primer organismo público del País Vasco con el certificado AENOR de Vigilancia Tecnológica. http://bit.ly/beqqse

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko