Berriak Lehendakaritza
qrcode

Emakumeek zein gizonek Euskadiko Osasungintzaren funtzionamenduaren balorazio positiboa egin dute

2015-10-07

IKUSKERAK-8 Osasungintza

Emakumeek zein gizonek Euskadiko Osasungintzaren funtzionamenduaren balorazio positiboa egin dute: %86k eta %89k, hurrenez hurren, ondo edo oso ondo funtzionatzen duela diote, Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen Ikuskerak 8 txostenaren arabera. IKUSKERAK txosten hau urteroko bildumaren zortzigarrena da, zeinaren helburu orokorra den gizon eta emakumeen jarrera edo iritzien artean aldeak hautematen diren gaien inguruko datuen bilketa.

Zortzigarren IKUSKERAK 2014. urtean kaleratutako 55. Soziometroa-Osasungintza monografikoko datuak biltzen ditu sexuaren arabera bereizita. Osasungintzari dagozkion gaiez gain, bizi-kalitatea eta balio sozialei buruzko zenbait alderdi ere aztertu dira.

 NABARMENTZEKOAK

  • OSASUNGINTZA

   Emakumeek zein gizonek Euskadiko Osasungintzaren funtzionamenduaren balorazio positiboa egin dute: %86k eta %89k, hurrenez hurren, ondo edo oso ondo funtzionatzen duela diote. Gainera, Euskadiko osasun zerbitzuak Estatuko beste lekuetakoak baino hobeak direla uste dute hamar herritarretatik sei baino gehiagok (Emakumeak %64 – Gizonak %63).

  Jaurlaritzak osasungintzara bideratutako baliabideen nahikotasunari buruzko biztanleen iritzia zatikaturik dago, are zatituago emakumeen artean (%46ren ustez behar direnak dira eta %42ren ustez gutxiegi). Emakumeak gizonak baino kritikoagoak dira azken 5 urteetan Eusko Jaurlaritzak osasungintzara bideratzen dituen baliabideen bilakaeraren inguruan.

  Emakumeen artean gizonen artean baino apur bat zabalagoa da arreta pribatua baino Osakidetzaren arreta jaso nahiago luketenen portzentajea, izan ebakuntza baterako (E %82 – G %77) edo espezialistaren kontsulta baterako (E %72 – G %69).

  Gizon zein emakume, hamarretik zortzi pasak uste dute osasun sistema zergen bidez finantzatu beharko litzatekeela. Haatik, emakumeen %46k eta gizonen %47k deritzote etorkizunean finantziazio mistoa izango duela, hots, zati bat zergen bidez eta beste zati bat paziente bakoitzak, bere diru-sarreren arabera ordainduko duela.

  Egoera irregularrean dauden immigranteei mediku-arreta eskaini behar zaiela uste dute emakumeen %59k eta gizonen %61ek, euren lege-egoera eta erroldatuta daramaten denbora albo batera utzita.

   Mediku-zerbitzuak eta botikak neurriz kanpo erabiltzen diren pertzepzioa nahikoa hedatua dago herritarren artean, jendea medikuarenera behar baino gehiago joaten dela eta behar baino botika gehiago hartzen dituela uste dute erdia baino gehiagok.

  Ia herritar guztiek baloratu dute positiboki errezeta elektronikoa baina emakumeek gizonek baino dezente gehiago erabili dute (E 70% – G 56%). Bestalde, botiken kopagoa gaizki edo oso gaizki baloratu dute emakumeen %57k eta gizonen %59k.

  Emakumeen artean gizonen artean baino ezagunagoak dira Osakidetzaren prebentziorako eta detekzio goiztiarrerako programak. Aldeak nabarmenagoak dira jaioberriei egiten zaien orpoaren proba eta haurren hortzak zaintzeko programei dagokienez, titietako minbizia eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programei dagokienean baino. Herritarren gehiengo handia ados dago Osakidetzako baliabideak programa horietarako erabiltzearekin. 

  • BIZI-KALITATEA

  Herritarrak nahikoa zoriontsuak dira euren bizitzekin, 7,1eko puntuazioarekin, 0tik 10erako eskalan. Guztien iritziz zoriontsu izateko faktorerik garrantzitsuenak osasuna eta familia dira, ondoren lana eta maitasuna aipatu dira eta azkenik, dirua eta lagunak. Haatik, emakumeek gizonek baino garrantziahandiagoaeman diete osasunari eta familiari, eta txikiagoa, aldiz, maitasunari, diruari eta laguntasunari.

   Emakumeen %84 eta gizonen %85 oso edo nahikoa pozik daude euren bizitzarekin. Euren bizitza pertsonalaren hainbat alderdirekiko poztasun maila bera adierazi dute emakume zein gizonek (familia 8,4 puntu, lagunak 8,0 puntu eta harreman afektiboak 7,8 puntu) eta alderik dagoenetan, denbora librea kasu, oso murritzak dira.

   Emakumeek astegunetan denbora faltan izan ohi dutela diote gizonek baino gehiago aztertutako kolektibo guztietan, adin nagusikoenek eta jubilatu edo pentsionistek izan ezik.

  • BALIO SOZIALAK

Emakumeek gizonek baino apur bat konfiantza gehiago adierazi dute besteen zintzotasunarekiko, emakumeek 6,0 puntu eta gizonek 5,8 puntu eman dituzte, 0tik 10erako eskalan.

 Herritarrek konfiantza eskasa adierazi dute besteen elkartasunarekiko, nahiz eta emakumeena (4,7) gizonena baino (4,4) apur bat altuagoa den.

Herritarren gehiengoa homosexualen ezkontza eta adopzio eskubideekin ados egonik ere, emakumeek gizonek baino adostasun handiagoa adierazi dute.

Emakumeen %76k eta gizonen %72k uste dute gaur egun tolerantzia gehiegi dagoela, eta gaizkileak gogorrago zigortu beharko liratekeela.

   Hamar herritarretik seik –E %63 eta G %65– uste dute berdintasun eta justizia gehiago behar dugula, horrek askatasun pertsonal gutxiago ekarriko baligu ere.

  Emakumeen artean gizonen artean baino apur bat adostasun txikiagoa dago denbora libreari, aisialdiari lanari baino garrantzi handiagoaeman beharko litzaiokeela esaterakoan (E %55 – G %58).

  Erlijioak gure gizartean toki garrantzitsuegi daukala deritzote emakumeen %45ek, gizonen %51ren parean.

  Europa osoan porroak erretzea legalizatzearen aldekoagoak dira gizonak (%52) emakumeak baino (%39).

   Immigranteak Euskal Herriari asko laguntzen diotela uste dute emakumeen %47k, gizonen artean %54 diren bitartean.

 

4 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @djjacomenorato
    2015-10-09

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: La #ciudadanía vasca valora positivamente el funcionamiento de la #Sanidad en #Euskadi http://t.co/Kkk5DoAcVR

  • Argazkia SN Robot
    @DJacomeNorato
    2015-10-09

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: La #ciudadanía vasca valora positivamente el funcionamiento de la #Sanidad en #Euskadi http://t.co/Kkk5DoAcVR

  • Argazkia SN Robot
    @anamarti4
    2015-10-08

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: La #ciudadanía vasca valora positivamente el funcionamiento de la #Sanidad en #Euskadi http://t.co/Kkk5DoAcVR

  • Argazkia SN Robot
    @iurkullu
    2015-10-07

    Comentario de Twitter:
    La #ciudadanía vasca valora positivamente el funcionamiento de la #Sanidad en #Euskadi http://t.co/Kkk5DoAcVR

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)