Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak diasporaren arloko aditu Kingsley Aikinsi harrera egin dio

2015.eko urriak 06

Iñigo Urkullu lehendakariak diasporaren arloko aditu Kingsley Aikinsi harrera egin dio gaur, Bilbon. Berak emango du bihar Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VI. Mundu Batzarreko hasierako hitzaldia. Batzarra ostiralera arte izango da, Montehermoso Jauregia-Oihaneder Euskararen Etxean.

Dublinen jaiotako Kingsley Aikinsek bizitza osoa darama diasporaren esparruan lanean. Hain zuzen ere, «diasporize» (diasporizatu) kontzeptuaren sortzailea izan zen eta horixe da bihar Gasteizen hasiko den Batzarrerako aukeratu den leloa. Irlandako Funtsetan 21 urtez lan egin ondoren, Diaspora Matters sortu zuen, Dublinen; hainbat gobernuri, erakunderi eta pertsonari diasporarekin lotutako auziei buruzko aholkularitza indibiduala ematen dien aholkularitza-etxe bat, zehazki.

Halaber, filantropiari, diasporari eta sareei buruzko artikuluak idatzi eta hitzaldiak ematen ditu eta 2011n Diaspora globalerako estrategien gidaliburua ekoitzi zuen. 2012an, Washingtonen egin zen Diasporari buruzko Hillary Clinton Mundu Foroko hizlari nagusia izan zen, eta 2013an, Dublinen egin zen Diasporari buruzko Mundu Foroko presidentea.

2008an, Britainia Handiko Inperioaren Ordenaren Komandante titulua eman zioten, Britainia Handiaren eta Irlandaren arteko harremanen esparruan egindako lanagatik.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko urriak 07

    Se utiliza la bandera de la Comunidad Autónoma sin que esté la bandera de España, lo cual creo que incumple el art. 4.2 de la Constitución que juró cumplir el Lehendakari.

  • 2015.eko urriak 07

    Si, tengo que decir que no está la bandera de España como exige el art. 4.2 de la Constittución que juró cumplir el Lehendakari.

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)